Estiu 1993
Estiu 1993 | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2017 |
Izenburua | Estiu 1993 |
Jatorrizko hizkuntza | katalana |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Garrotxa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Carla Simón |
Gidoigilea(k) | Carla Simón |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Valérie Delpierre Stefan Schmitz María Zamora |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Katalunia |
Argumentu nagusia | dolua, Adopzioa eta parental death (en) ![]() |
Historia | |
Nominazioak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Estiu 1993 (euskaraz 1993ko Uda) 2017ko Carla Simón kataluniar zinema zuzendariaren filma da. [1][2][3]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1993ko udan, bere gurasoen heriotzaren ondoren, sei urteko Frida Bartzelonatik Kataluniako landa-inguru batera joango da bizitzera bere izebarekin eta osabarekin bizi da, hauek izango baitira bere legezko tutoreak.[4]
Gidoia, errodaia eta produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gidoia Carla Simón zuzendariak berak idatzi du eta bere bizitzan oinarrituta dago, bere haurtzaroa kontatzen du.
Estiu 1993, Inicia Films eta Acalon P.C. ekoiztetxeekin produzitu da, Ana Pfaff-en muntaia eta edizioarekin. Filmea Berlinaleko Script Stationen hautatua izan zen, eta zuzendariak Talent Campus izeneko programan parte hartu zuen. Gainera, gidoia aukeratua izan zen SGAE Fundazioaren sorkuntza laborategian, Frantziako Low Budget Film Forum de les Arcsen, Poloniako Ekran+ programan eta Media Sources 2 eta L'Alternatiba garapen programetan, besteak beste.
Errodaiak sei aste iraun zituen eta La Garrotxan izan zen.[5]
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak HIESagatik hil ondoren, sei urte dituen Fridak (Laia Artigasen interpretazioarekin) Bartzelona uzten du eta izeba osabekin landagunera doa bizitzera, 3 urteko Anna lehengusinarekin batera (Paula Roblesen interpretazioarekin). Fridak, adopziozko familiarekin bere lehenengo uda bertan pasatuko du, bertako ingurura egokitu bitartean. 1993ko udan zehar, Fridak bere minak onartzen eta izeba osabek aldiz, haurra alaba bat bezala maitatzen ikasiko dute.[6]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfabetikoki ordenatuta:
- Laia Artigas: Frida
- Paula Blanco: Cesca
- Etna Campillo: Irene
- Bruna Cusí: Marga
- Jordi Figueras: Blai
- Dolores Fortis: harakina
- Titón Frauca: zerbitzaria
- Cristina Matas: erizaina
- Berta Pipó: izeko
- Àngela Quimet: Gabriel
- Fermí Reixach: aitona
- Paula Robles: Anna
- Isabel Rocatti: amama
- Montse Sanz: Lola
- Tere Solà: harategiko andrea
- David Verdaguer: Esteve
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) ‘Verano 1993’: El proceso creativo detrás de un éxito cinematográfico. (Noiz kontsultatua: 2018-05-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Maestro, Miguel Ángel Martín. (2017-07-09). «"Un lujo en una sala de Valladolid". Estiu 1993 (Carla Simón, 2017) - últimoCero | Noticias de Valladolid» últimoCero | Noticias de Valladolid (Noiz kontsultatua: 2018-05-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"El cine me ha ayudado a entender el porqué de las cosas"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-06).
- ↑ www.sansebastianfestival.com
- ↑ (Gaztelaniaz) «CVC. Rinconete. Cine y televisión. Ese «otro» cine español (18). «Verano 1993», de Carla Simón, por Jara Yáñez.» cvc.cervantes.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-06).
- ↑ AlloCine. Eté 93. (Noiz kontsultatua: 2018-05-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2017ko filmak
- Carla Simónek zuzendutako filmak
- Carla Simónek idatzitako filmak
- David Verdaguerrek antzeztutako filmak
- Valérie Delpierrek ekoitzitako filmak
- Stefan Schmitzek ekoitzitako filmak
- María Zamorak ekoitzitako filmak
- Zinema zirriborroak
- Kataluniako filmak
- Drama-komedia filmak
- HIESari buruzko filmak
- Katalunian girotutako filmak
- Katalanezko filmak
- 1993an girotutako filmak