Adopzio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Adopzioa[1] amatasun edo aitatasun harreman bat ezartzen duen egintza juridiko bat da. Normalki haurrekin egiten da, eta legalki adinez txikikoaren eskubide eta ardura guztiak guraso biologikotik guraso legalera igarotzen dira. Adopzioan abizenak ere aldatzen dira. Adopzioak, tutoretzak ez bezala, aldaketa permanentea ezartzen du adoptatuaren eta adoptatzailearen artean eta, horregatik, babes legala eta askotan erlijioasoa behar du martxan jarri ahal izateko.

Historikoki modu ezberdinak egon dira adopzioak egin ahal izateko. Gizarte batzuetan lege bereziak egin dira hau arautzeko, eta beste batzuetan modu ez-formalean egin da, kontratuen bidez. XX. mendean orokortua da lege-sistema bat egotea adopzioa erregulatu ahal izateko.

Adopzioari lotutako erakundeak umezurztegiak dira, non guraso legalik ez duten umeak egon ohi diren norbaitek bere adopzioa egiten duen arte. Ameriketako Estatu Batuetan adopzioa nahiko hedatua dago, eta jaiotzen diren umeek %3a inguru adopzioan hartzen dira.[2]

Adoptatzeko baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, adopzioa adin gutxientzat konponbide baten bihurtu da familia bat berriz edukitzeko, edo haurrak izan nahi dituzten bikotekideen gurasotasunaren experientzia izateko. Baina, gaztearen babesaren funtzioaren ondorioz, erantzunkisun batzuk hartu behar dira. Onartu behar dira adoptatuaren betekizunak. Legegintzak, baldintza batzuk ezartzen ditu adoptatu ahal izateko, hona hemen adibide batzuk:

  • 25 urte baino gehiago edukitzea. Bikote edo bikote ezkondu bat izanez gero, bikotekideetako batek adin hori izatea aski izango da.
  • Adoptatzailearen eta adoptatutako haurraren arteko adinaren aldea, gutxienez, hamasei urtekoa izango da, eta gehienez berrogeita bost urtekoa. Pertsona adoptatzaileak bikote bat edo bikote ezkondu bat izanez gero, orduan aski izango da bikotekide gazteenak adingabekoarekiko berrogeita bost urte baino gehiagoko aldea ez izatea.
  • Adin nagusiko edo gazte emantzipatu bat adoptatzea soilik posible izango da emantzipatu edo adin nagusiko bihurtu aurretik etorkizuneko adoptatzaileekin modu egonkorrean bizitzen edo harreran egon bada, gutxienez urtebetez.
  • Adingabe bat adoptatzeko Egokitasun Ebazpena lortzea: Administrazioak pertsona adoptatzailearen edo adoptatzaileen azterlan psikosoziala egingo du, adopzioaren errealitateari dagokionez gaitasunak, baliabideak eta adopzio proiektuaren egokitasun maila zehazteko.[3]
  • Dagokion eskaera Onarpen Erregistroan aurkeztea.
  • Familia-ingurunea adingabea bere osasun fisiko eta psikikoentzat baldintza egokiak betetzea (egoera sozioekonomikoa, etxearen bizigarritasuna, hezkuntzarako gutxieneko denbora eskuragarri izatea).
  • Normalean bizi diren ezkontideen edo pertsonen kasuan, harreman egonkorra eta positiboa dago (gutxienez 2 urteko bizikidetza baloratzen da).
  • Ezkontideen edo etxeko bikotearen kasuan borondate partekatua egotea.
  • Haurraren heziketarako oinarrizko gaitasuna izatea.
  • Ezezkoa izango da eskatzaileek adingabeen ezaugarri fisikoei, sexuari edo jatorri sozio-familiarrari baldintzatzea, bai eta eskatzaileek ebaluatzeko garrantzitsuak diren datuak ezkutatzea edo faltsutzea ere.

Espainiako legedian (Kode Zibileko 157. art.) aurkitu dezakegu legedia osoa[4]. Gaur egun, nazioarteko zuzenbide pribatuan, adopzioa 54/2007 Legeak arautzen du.

Diferentzia kulturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adopzioari buruzko jarrerak eta legeak asko aldatzen dira. Kultura guztiek xedapen egokiak dituzte guraso biologikoak ez dituzten haurrek beste batzuk haz ditzaten, baina kultura guztiek ez dute adopzioaren kontzeptua, hau da, erlaziorik gabeko haurrak, ume-biologikoen baliokidetzat ez dira hartuko adopzio gurasoentzat. Adibidez lege islamiarran, adoptatutako haurrek haien abizenak mantendu behar dituzte beraien odol senideekin identifikatu ahal izateko. Egipton aldez, bereizketa kulturalengatik, adopzioa legez kanpokoa izatera ekarri dute.

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939tik 1987ra, ez zen gaur eguneko araua betetzen.

Adopzioa egin duden sexu bereko bikoteak Europan 2008an

21. Legea indarrean sartu zenetik 1987ko azaroak 11tik, Espainian aldaketa handi bat gertatzen da adopzioaren legezko erakundearen ikuskeran. Lege horrek, adopzioaren oinarrizko printzipioak azaltzen dira.

Adingabeen Babes Juridikoaren Lege Organikoa, nazioarteko adopzioari dagokionez, adoptatzaileen egokitasun eskakizuna aurkezten du, erakunde publikoak balioetsiko duena eta nazioarteko adopzioa merituz arautzen du. Legegintzaren arabera, adopzioa, familiarik ez duten haurrentzako baliabide bat da.

Espainian baimenduta dago adopzioa sexu berdineko bikoteetan 2005etik, sexu ezberdineko ezkontzaren diskriminazioa ezabatzen zuen legea baimendu zenean.

Adopzioa Hego Euskal Herrian

Adoptatzeko prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu mailan adoptatu nahi duten bikotekideak edo ezkongaiak, dagokion eskaera aurkeztu beharko dute dagokien autonomia erkidegotako Haurren Babes Zerbitzuetara, ondoren, itxarote-zerrendan jarriko dituzte haien balorazioen zain. Prozesu hori, elkarrizketa, bizileku bisita eta dokumentazio aurkezpenekin osatzen da. Agintariek aipatutako txostenak aztertuko dituzte eskatzaileen egokitasuna ematea edo arbuiatzea erabaki arte.

Behin baloratu eta onartzeko egokitzat aitortuta, aukeraketa zerrenda bat igaroko dute, adingabe bati esleitzea proposatzeko helburuarekin, harrera preadopdiboa formalizatuz. Adingabea familia etxean akoplatzeko prozedura hasten da eta ondoren, erakunde publikoak onartzeko proposamena aurkezten da. Epaileak, dokumentazioa eta fiskalaren txostena ebaluatu ondoren, adopzio agindua emango du eta azkenik, Erregistro Zibilean izena emango da, abizenak aldatzeko helburuarekin.

Adopzio motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erabateko adopzioan, seme-alaba biologikoen eskubide berdinak dituzte eta orokorrean adopzioak, adopzio sinplean baino eskakizun zorrotzagoak bete behar ditu.
  • Adopzio sinplean, ez da umearen abizena ordezkatzen, eta adoptatutako haurrak, haur naturalen antzera, ez du tokirik hartzen testamentugintzako segidan.
  • Adopzio integratzailearen helburua, legez aitortzen du jadanik finkatutako familia nukleoa, hau da, haur edo nerabe eta aita edo ama biologikoaren artean.

Adopzioa Giza Eskubide gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko adopzioan eragina duten debekuen eta oztopoen aurkako erreakzio gisa, Elizabeth Bartholet eta Paulo Barrozo adituek, haur guztiek familia izateko eskubidea dutela defendatzen dute oinarrizko eskubide gisa. Adierazpen honek "kultura" aldarrikapenak balioesten ditu eta haurra gizaki gisa existitzen dela azpimarratzen da, nazio jakin batzuetako "jabetza" baino, edo adibidez, neurrigabeko zaintzaileak.

Adopzioaren helburua ez da helduak familia bat sortzea edo gurasoak izan daitezen. Gurasoak izatea ez da eskubide bat, alderantziz, adopzioaren lehen helburua behar dituen haurrari zaintzaileak ematea da. Familia baten baliabide eskasak ezin du sekula izan haur bat adoptatzearen arrazoia, benetako ontasuna beren seme-alabak zaindu ezin duten amei laguntzean datza.

Haurrak familia ezberdinetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibortsio kasuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrek sarritan uste dute aitaren eta amaren arteko gatazkaren kausa direla. Haur askok gurasoak adiskidetzeko ardura hartzen dute, eta batzuetan beren burua sakrifikatzen dute prozesuan. Egoera honetan, baliteke gurasoak beren arazoez arduratzea, baina beren seme alaben bizitzako pertsonarik garrantzitsuenak izaten jarraitzen dute.

Dibortzioaren ondorioz guraso batek edo biek jasandako galera traumatikoan, haurrak gaixotasun fisikoekiko zein buruko gaixotasunekiko kaltebera bihur daitezke, eta beste faktore batzuk aldatzen dira haurraren egunerokoan: [5]

  • Erosteko ahalmena galtzea.
  • Egoitzaz, eskolaz eta lagunez aldatzea.
  • Bizi ez diren aitaren eragina gutxitzea.
  • Gurasoen bikote berriak sartzea. [6]

Harrera familietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrera familietan, familia egoera zail batean dauden adingabeei laguntza eta babesa emateko moduetako bat da, eta, ondorioz, jatorrizko familiatik kanpo bizi behar dute. Harrerak, aukera bat eskaintzen die adingabe horiei. Adingabeei hazteko ahalik eta ingurune onena eskaintzeko aldi baterako neurria da, familiak ardura hartzea eragozten dieten arazoak konpondu arte. [7]

Harrera familiak adopzioarekin nahasten dira, baina ez dira gauza bera. Harreran, adingabea jatorrizko familiara itzultzea lehenesten da, ahal den guztietan. Horregatik, harrerak oso iraupen zehaztugabea du, egun batzuetatik urte batzuetara, eta batzuetan iraunkorra izan daiteke. Hala ere, desberdintasun nagusia da harreran, jatorrizko familiarekiko lotura mantentzen dela. [8]

Espainian 34.000 haur adingabe bizi dira gurasoengandik aparte, eta familia zaintza da trauma handiak jasan dituzten haur horiek konpontzeko tresnetako bat. 20.000 haur bizi dira familia horietan, baina beste 14.000 aldez, harrera zentroetan geratzen dira. Familia harrera da autonomia erkidegoek estatuaren babespeko haurrentzat eskaintzen duten neurrietako bat. Harrera bere familia biologikoko kideekin edo beste familia bateko kideekin egin daiteke. Erakundeetako batzuk, familiak bilatu, entrenatu eta lagundu egiten dituzte harrera prozesu osoan zehar, lehenagotik ondorenera eta horrela umeek etxe bat izateko aukera dute. [9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Adopción. 2020-03-12 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  2. How Many Children Were Adopted in 2000 and 2001. The National Adoption Information Clearinghouse of the U.S. Department of Health and Human Services.
  3. «Adopzioa - web.araba.eus» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  4. España. (2011). Código civil = Kode zibila. Universidad de Deusto = Bilbo : Deustuko Unibertsitatea ISBN 978-84-9830-088-8. PMC 796283799. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  5. «Los Ninos y el Divorcio» www.aacap.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  6. «Efecto del divorcio en los hijos» www.psicoterapeutas.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  7. (Gaztelaniaz) «Acogimiento familiar» gencat.cat (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  8. (Gaztelaniaz) Gestion, por; Hijos, O.. (2018-01-24). «Se buscan familias de acogida para un comienzo feliz» Gestionando Hijos (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  9. «Cuando madre hay más de una: las tres vidas de un niño en familias de acogida» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]