Estomatitis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estomatitis
Deskribapena
Motamouth disease (en) Itzuli, hantura, mucositis (en) Itzuli, inflammatory disease (en) Itzuli, lip disease (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaEstomatologia
dermatologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaksucralfate (en) Itzuli eta carbamide peroxide (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK12
GNS-9-MK528.0
GNS-10K12
GNS-9528.0
DiseasesDB27158
MedlinePlus001336
eMedicine001052
MeSHD013280D013280
Disease Ontology IDDOID:9637
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Estomatitisa ahoko mintzaren hantura da. Zenbait estomatitis mota daude. Mota arinenean hantura aho barailetan, ahoaren barrualdeko alboetan eta mihiaren puntan izaten da. Beste arrazoien artean, mikrobioek eraginda sortzen da, eta baita digestio aparatuaren gorabeheren ondorioz ere. Ahoaren mintza gorritzea, odol galtzeak (batez ere barailetan) eta ahoko usain txarra dira gaixotasun horren ezaugarriak. Antiseptikoak eta penizilina dira sendagaiak.

  • Estomatitis ultzeraduna. Estomatitis mota larria da. Aho mintza gorritzeaz gainera, ultzerak ere sortzen dira. Zenbait mikrobioren ondorioz azaltzen da. Eritasun batzuek (eskorbutoa, diabetesa, leuzemia…) estomatitisari bide ematen diote. Ez bada berehala sendatzen kalte handiagoak sor ditzake.
  • Estomatitis aftaduna. Eritasun arina da. Ahoan ateratzen diren zuriuneak (aftak) ditu ezaugarri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.