Estrategeion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Estrategeionaren hondakinak

Estrategeiona, Atenasko agoran dagoen trapezoide formako eraikin bat da. Froga argigarririk gabe, strategosentzako biltzar leku bezala erabiltzen zela uste da.

Borrokarien omenezko zenbait idazkun aurkitu dira agoraren hegomendebaldean, Estrategeionak handik gertu egon behar zuela iradokitzen zuena.

Erabateko ziurtasunik ez dagoen arren, hain zuzen ere toki horretan dagoen K. a. V. mendeko eraikin baten hondakinak, Estrategeionarenak bezala identifikatuak izan daitezke.

Duela ia 2700 urte datatuak dauden bi antzinako hilobiren gainean eraikia izan zen, eta seinale arkeologikoek, Strategos izeneko heroiaren omenezko gurtza heroiko baten presentzia adierazten dute, beranduago, Strategos izena, atenastar jeneralentzako titulu bezala erabili zelarik.

Hamar strategoiek (Perikles, Aristides, Temistokles, Kleon, Altzibiades eta Nizias bezalako pertsonaia ezagunak), urte beterako aukeratuak zirenak, tribu bakoitzeko bana, hemen eztabaidatzen zuten, eta finantza eta barne eta kanpo politikari buruzko erabakiak hartzen zituzten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estrategeion Aldatu lotura Wikidatan