Atenasko agora

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atenaseko agoraren ikuspegia.

Atenaseko agora, Atenaseko antzinako hiriko aktibitate komertzial, sozial eta politikoaren gunea zen. Beste batzuen artean, atenastarrak euren legeak eztabaidatu eta hiriaren etorkizun politikoa erabakitzeko biltzen ziren tokia zen, hau, konbentzitzeko artea hobekien erabiltzen zekitenen eskuetan uzten zelarik. Sokratesen filosofia, edo, zehazkiago, Platondar elkarrizketek (eta zortzi mende baino gehiagoz irekita egon zen Platonen akademia), gure pentsamoldeari, oinarri ezabaezin batzuk eman zizkien, hiriaren etorkizuna hizlari finetan uzten zuen agorako demokraziaren aurka zegoen jakinduriaren lagun talde batean abiatutako oinarriak.

Bertan aurkitzen ziren Hefesto, Zeus eta Apolo olinpiar jainkoei eskainitako tenpluak. Epaiketak ospatzen ziren eta Sokrates, bere salatzaileen arabera, gazteak usteldu eta jainko berriak sartzeagatik hiltzera zigortu zuten gorteak ere bazeuden.

Atenasko agora, erromatar eta bizantziar okupazioen garaian, bizigune bihurtu zen. Hau, ezbairik gabe ikusi ahal izan zen eztabaidatzeko arteari dagozkion ezarritako forma berrietan.

Agora klasikoko eraikin eta egiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. V. mendean zen bezala, Atenasko agorako eraikin eta egitura garrantzitsuenak erakusten dituen planoa.
  1. Peristilodun patio-eraikina
  2. Txanpon etxea
  3. Eneakrunos
  4. Hegoaldeko estoa
  5. Heliea
  6. Estrategeion
  7. Kolonos Agoraios
  8. Tholos
  9. Agora harria
  10. Heroi eponimoen monumentua
  11. Metroon (Buleterion zaharra)
  12. Buleuterion (Buleterion berria)
  13. Hefestion (Hefestoren tenplua)
  14. Apolo Patroosen tenplua
  15. Zeusen estoa
  16. Hamabi jainkoen aldarea
  17. Stoa Basileios (Errege estoa)
  18. Afrodita Uraniaren tenplua
  19. Hermesen estoa
  20. Stoa Poikile (Estoa margotua)

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atenasko agora Aldatu lotura Wikidatan