Estratokumulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estratokumulua

Estratokumuluak
Altitudea: 500 eta 2.500 m artean
Prezipitazioa: Batzuetan euri, elurbusti edo elur arina.
Laburdura: Sc
Ikurra:

Estratokumuluak (stratocumulus) azpialdea ongi definitua duten behe-hodei multzo zabalak dira. Orokorrean zati argiak eta zati gris ilunak izaten dituzte. Batzuetan hodei geruza etengabea izaten da baina beste batzuetan hutsarteak izaten ditu.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Stratocumulus stratiformis: multzotxoen geruza zabala osatzen dute baina prezipitaziorik ez dute izaten.
  • Stratoculumus lenticularis: hazi zapal eta luzeen itxurako hodei geruzak dira. Polo inguruetako herrialde hotzetan agertzen dira.
  • Stratocumulus castellanus: aire ezegonkorragoak sorturiko kumuluz osaturiko geruzak dira, balditza zehatzetan kumuluninbo bihur daitezkeenak.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konbekzio korronte ahulek sortzen dituzte. Gainaldean aire lehorra aurkitzen dute eta garapen bertikala izatea eragozten diete. Horren ondorioz muga ongi definiturik duten hodei geruza zatikatuak agertzen dira.

Prezipitazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean ez dute prezipitaziorik ekartzen, eta, ekartzekotan, euri, elurbusti edo elur arina besterik ez. Baina prezipitazio handiagoak etorriko direla iragatzen dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]