Etnometodologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Etnometodologia soziologiaren adar eta metodo bat da, zeinaren arabera, gizarte ordenua ulertzeko, jendeak beren egunerokotasunean munduari zentzua emateko erabiltzen dituzten kontakizunak eta deskripzioak aztertzen diren[1]. Harold Garfinkel-ek sortu zuen 1960ko hamarkadan Estatu Batuetan, baina ondoren bilakaera propio izan zuen eta jatorrizko programatik aldenduz joan zen[2].

Ikuskera soziologiko honek, kontuan hartzen ditut gizabanakoek eguneroko bizitzari aurre egiteko erabiltzen dituzten metodoak: esertzeko, lanera joateko, erabakiak hartzeko, besteekin elkarrizketa bat hasteko... Horregatik mikro-soziologien mailan sailkatzen da eta erabateko haustura egiten du Parsons-en ikuskera funtzionalistarekin. Izatez, gizabanakoen jarduerak lehen planoan jartzen dira, arau eta lege orokorrak atzean utzita. Horren arabera, gizabanakoen jarduerak dira legeak aldatzen eta taxutzen dituztenak, eta beraz, gizakia berari gaitasun eraldatzailea aitortzen zaio.

Fenomenologiatik oso gertu dagoen ikuspegia da. Hala ere, fenomenologiak jendeak pentsatzen duenaren inguruan atentzioa jartzen duen bitartean, etnometodologiak jendeak egiten duen horretan zentratzen da[3].

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Garfinkel, Harold: Studies in ethnomethodology . Englewood Cliffs, NJ: Prentice-Hall. 1967.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Karamjit S. Gill (1996): Human machine symbiosis. Springer. 330.or.
  2. Bergmann, J.R. (2004): Ethmethodology. In: Flick U., Von Kardorff E. & Steinke I.(Eds.) A Companion to Qualitative Research; 72-81. or.
  3. Ritzer, G. (1993): Teoría sociológica contemporánea. McGraw-Hill. Madril. 287 or.