Etxekalte (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxekalte
Datuak
JatorriaBermeo, Bizkaia
Musika motaPost Rock Rock alternatiboa
Urteak2015-
Taldekideak
Unai Irisarri
Jonan Juarez
Iker Etxebarria
Iñaki Olondo

Etxekalte 2015. urteko udazkenean, Bermeon, Unai Irisarri eta Iker Etxebarriak sortutako musika talde bat da. Urtea amaitu orduko, Iñaki Olondo eta Jon Andoni Juarez batuko ziren proiektura, taldea osatuz.


90. Hamarkadako eta 21.mendeko lehen hamarkadako musika estiloak (Grunge, Hardcore, Post-Hardcore, Post-Rock, Rock Melodikoak, Rock Alternatiboa,…) eraginda, ahots melodikoek, gitarra zikinek eta erritmo gogorrek definitzen dute beraien izaera. Taldearen lehen maketa, ‘Isiltasunetik’, Bermeon grabatua izan zen, 2017. urtean, B.A.R estudioetan, Xabi eta Jabi Allikak grabatua eta nahastua. Lan horren barruan, laukotearen lehenengo jatorrizko kantuak daude. 2019ko udan zehar, etorri behar zen beraien bigarren lana, 6 kantuko EP moduan, Magic Box Musika estudioetan ekoiztua, grabatua eta nahastua, Asier Renteria (Urgatz) eta James Morganen eskutik. Lan honetan taldearen heldutasun musikala eta izaera propio baten garapena nabari da. 2020a zuzeneko ikuskizun zapuztuen urtea izan zen eta denbora hau, haien ideaik sortzeko eta bateratzeko tartea izan zen. Horren ondoren 2021 ean, “Arimak Denboran” izeneko EP bat kaleratu zuten. Lan hau, Habi taldearekin egindako elkarlan bat da, bi kantuz osatutako lana eta Victor Sanchezen eskutik dago grabatua eta nahastuta Elkar estudioetan.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gure hizkeran (2019, autoekoizpena)[1]
  • Arimak denboran (2021,Elkar[2]
  • Nor da norbera? (2022, Elkar)[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Gure hizkeran» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  2. «Arimak denboran» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  3. «Nor da norbera?» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.