Eugenia Idoiaga
Itxura
Eugenia Idoiaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Forua, 1895eko abenduaren 25a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Galdakao, 1990eko azaroaren 17a (94 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | emagina |
Eugenia Idoiaga Madariaga (Forua, Bizkaia, 1895eko abenduaren 25a[1]- Galdakao, Bizkaia, 1990eko azaroaren 17a) emagina izan zen, Gernika-Lumon La Partera bezala ezaguna zena.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vicente eta Ramona andra-gizonen seme-alabetan bosgarrena izan zen Eugenia. Bizitzak gero ondoko herrira eraman zuen, Gernika-Lumora, eta hantxe biziko zen aurrerantzean. Bere ibilbide profesional guztia bertan eman zuen eta luzaroko urteetan Domingo Alegria doktorearen emagina izan zen, Gernikako belaunaldi desberdinetako ume ugariri munduratzen lagunduz. Gogoan zituen berak artatutako erditzeak eta umeok jaiotako ordua bera ere.[2][3][4]
Galdakaoko ospitalean zendu zen 1989 urtean eta Gernika-Lumoko kanposantuan hilobiratu zuten.
Omenaldi eta aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizi zela, berak munduratzen lagundutakoek antolatuta, omenaldi goxoa jaso zuen[4]
- 2006an, Andrea Aiapek argitaratutako Gernikar emakumeak XX. mendean Ahotsak eta Bizipenak liburuan bere lan ibilbidearen gaineko aipamena ere egiten da, bera bezalako "herriko protagonista ahaztuei omenaldi xume bat" egitea helburu[5]
- 2010an, Gernika-Lumoko Udal Berdintasun saileko arduradunen ekimenari esker eta Udalbatza guztiaren oniritziz, Eugenia Idoiaga Emaginaren kalea bezala izendatu zen Arana auzoko karrika txiki bat [6][7][8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Búsquedas Sacramentales» dokuklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- ↑ a b «Gernika-Lumo toponimia» www.gernika-lumo-euskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- ↑ «Hasi saioa Facebook-en» Facebook (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- ↑ a b Bhi), Aida Eta Itsaso (gernika. (2015-12-20). «HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN talde-bloga: ERREPRESENTAZIOA eta DENBORAREN ERABILERARI BURUZKO HAUSNARKETA» HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN talde-bloga (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ Aiape Arbe, Andrea. (2006). Gernikar emakumeak XX. mendean Ahotsak eta Bizipenak. in: Gernika-Lumoko Historia Bilduma, VI. Bakearen Museoa eta Gernika-Lumoko Udala, 3 eta 17 or. ISBN 84-93322237..
- ↑ «Emakumeen ahotsa, lehen planora» Busturialdeko Hitza 2020-11-27 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «Los alumnos del Instituto Gernika realizan un estudio sobre los nombres femeninos sus calles» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La futura intermodal llevará el nombre de lehendakari Agirre» El Correo 2010-07-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aiape Arbe, Andrea. Gernikar emakumeak XX. mendean Ahotsak eta Bizipenak. Gernika-Lumo, 2006. «Andrea Aiape - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).