Euli-arrantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Euli-arrantzan ibai batean

Euli-arrantza arrantza metodo bat da, zeinean "euli" artifizial bat arrainak harrapatzeko erabiltzen den. Eulia kanabera, txirrika eta neurrizko hari espezializatua (Gaur egun, ia beti plastikoarekin estalita) erabiliz jaurtitzen da. Pisu gutxiko euli edo "apeu" bat jaurtitzeak beste modu ezberdinetako jaurtitze teknikak behar ditu. Euli-arrantzaleek eskuz lotzen dituzte erabiltzen dituzten euliak, ornogabe naturalak, beste elikagai-organismoak edo "apeuak" bailira antza egin eta arrainen erasoa eragiteko (eulia harrapatzeko).

Euli-arrantza ur gezetan edo gazietan egin daiteke. Euli-arrantzarako teknikak habitatarekin (lakuak eta urmaelak, ibai txikiak, ibai handiak, badiak eta estuarioak eta itsas zabalak) bereizten dira.