Ur geza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urmael batean islatutako bi lagun.

Ur geza disolbaturiko gatz, batez ere sodio kloruro, gutxi duen ura da. Gizakiak, uraren arazketa izeneko tratamendu baten bitartez, garbitu eta edan dezake, edateko ura lortuz.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiok ur geza nahitaezkoa dugu hazi eta garatzeko. Hala ere, Lurraren ur guztiaren %3a besterik ez da. Bere banaketa ezberdina da: kasko polarrek, glaziarrek eta izotz-metaketek %90a dutelako. Guztira 1.400 milioi km³ ur dago.

Iturri nagusia prezipitazioa denez, ur geza ibai, aintzira, iturburu eta urmaeletatik lortzen dugu[1].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakion edari ezinbestekoa izateaz gain, ur gezak erabilera ugari ditu: janaria prestatzeko, bainatzeko, soroak ureztatzeko, garbitzeko, eta abar.


Uraren gazitasuna (‰)[2]
Ur geza
Ur gazikara
Ur gazia
Gatzuna
< 0,5
0,5 - 30
30 - 50
< 56

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ur geza Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Richter, Brian D. (2003), «Ecologically sustainable water management: managing river flows for ecological integrity», Ecological Applications 13 (1): 206-224 .
  2.   Groundwater Glossary, 2006-03-27, http://www.groundwater.org/gi/gwglossary.html#F .