Euri-dantza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euri-dantza Hararren, Etiopian.

Euri-dantza kultura askotan ezaguna den ohiturazko dantza da, euriari dei eginez uzta oparoak biltzeko egiten dena. Egipto zaharretik hasi eta XX. mendeko Balkanetan ere ezaguna da, nekazaritza-giroko kulturetan batez ere. Antzinako dantzen esanahiak biltzen dituenez gero bizitza, osasuna, oparotasuna, indarra, askotan dantza falikoak edo emankortasunezkoak euri-dantzaren bidez adierazten dira. Ezaugarri nagusiak dira biribilean dantzan egitea, landare apaingarriak erabiltzea, ura isurtzea, neska gazteak agertzea, eta haize-boladen antzera jirabiraka aritzea. Siux indiarrek adibidez, ur-ontzi baten inguruan lau aldiz egiten dute dantza, lurrera botatzen dute beren burua, eta ondoren ontziko ura edaten dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]