Europaren bahiketa (De Vos)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europaren bahiketa (De Vos)
Jatorria
Sortzailea(k)Maerten de Vos (en) Itzuli
Sorrera-urtea1590(e)ko hamarkada
IzenburuaThe Rape of Europa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak1.337 (altuera) × 1.745 (zabalera) mm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa eta biluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaEuroparen bortxaketa
Kokapena
LekuaBilboko Arte Ederren Museoa
BildumaBilboko Arte Ederren Museoa
Inbentarioa69.241
Argumentu nagusiaEuroparen bortxaketa

Europaren bahiketa Martin de Vos margolari flandriarrak 16. mendearen amaieran egindako margolana da, agian artista honen lanik landuena. Europaren bortxaketaren gai mitologikoa, hainbat artistak landua, du gaitzat margoak, nola Zeusek zezen zuri forma baten forma hartuta engainatu zuen Europa printzesa gaztea, eta behartuta eraman zuen, gero Kretan bortxatzeko.

Margoak ukitu idilikoak dituen arren, Europaren jarrera behartuak bortxaren inpresioa ere transmititzen du. De Vosek Italia eta bertako 16. mendeko margolaritza ezagutu zituen, eta hangp estilo elegantea bere flandriar prestakuntzarekin uztartu zuen lan honetan.

Margo hau Bilboko Arte Ederren museoan dago, 1919. urteko dohaintza baten ondorioz.[1]

Desioa ala bortxaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan hau agertu zen Arte Ederren Museoko ABC Bilboko Museoaren Alfabetoa erakusketan, non artelan bat lotzen zen letra bakoitzarekin:lan hau D letrarekin eta Desio terminoarekin lotu zuen erakusketa komisarioak, Kirmen Uribek. Aukera gogor kritikatu zuen Haizea Barcenilla arte kritikari feministak: "Jakina da XVI. mendean artea gizonezko begiradarentzat egiten zela, baina, egun, irakurketa historiko-kritikoa egiteko gai izan beharko genuke, barneratutako lotura hori auzitan jartzeko". [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Europaren bahiketa» Bilboko Arte Ederren Museoaren (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  2. Barcenilla, Haizea. (2023-06-05). «Komisariotza zer (ez) den (II)» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]