Edukira joan

Kirmen Uribe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kirmen Uribe

Kirmen Uribe, Miramar jauregian (Donostia, Gipuzkoa) (2023)
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaOndarroa1970eko urriaren 5a (55 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Trentoko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta unibertsitateko irakaslea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoakontagintza

Inguma: kirmen-uribe-urbieta Literaturaren Zubitegia: 159 Musikasten: kirmen-uribe

Kirmen Uribe Urbieta (Ondarroa, Bizkaia, 1970eko urriaren 5a) euskal idazlea da. Haren lanek oihartzun oparoa izan dute Euskal Herrian eta nazioartean.[1] Poesiaren eta narratibaren bitartez, identitatea, migrazioa eta memoria ditu ardatz, eta genero literarioak ikuspegi humanista batetik berrasmatzen ditu. 2009an, Espainiako Narratiba Sari Nazionala eta Kritika Saria Euskarazko nobelaren alorrean jaso zituen Uriberen lehen eleberriak, Bilbao-New York-Bilbao. Haren liburuak hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira, eta poemak aldizkari ospetsuetan argitaratu dizkiote, hala nola The New Yorker[2] eta The Paris Review[3] aldizkarietan. 2018an, New Yorkeko Liburutegi Publikoko Cullman Center Writing Fellowship beka jaso zuen. Egun, New Yorken bizi da bere familiarekin, eta New Yorkeko Unibertsitateko (NYU) Sormen Idazketako masterreko irakaslea da. 2023an Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria eskuratu zuen, «Nazioartean arrakasta handia izan duen bere sormen lan bikaina» dela eta.[4]

Aita arrantzalea zuen, aitona eta birraitona bezala, eta Kirmen ikastera bultzatu zuen beste bizitza mota bat izan zezan. Amak bilakaera ideologikoa garatu zuen bere bizitzan zehar, oinarrizko kristau elkarteetan parte hartzetik agnostiko bihurtu zen, gero eta aurrerakoiagoa, eta aldaketa horiek urte gutxiren buruan bizi izan zituen, 60 eta 70 urteen artean. Ama eta izebak, kontserba fabriketako langileak, bigarren feminismokoak izan ziren, eta giro feminista horretan hazi zen etxean.[5][6]

Gaztetxotan poesia irakurle sutsua izan zen, Fernando Pessoa, Dylan Thomas, Georg Trakl, Lorca, eta abarren poesia irakurtzen zuen. Nobelak ere eragin zion, klasikoak lehenik eta errealismo zikinak gero.[5]

Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia).[7] Intsumiso agertzeagatik kartzelan zegoela jaso zuen 1995 urtean lehenengo literatur sari handia: Becerro de Bengoa Saiakera Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen Lizardi eta erotismoa lanagatik.[8]

1. Unibertsitate-garaia: poesia eta multimediak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreneko poemak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uriberen lehen lan literarioak musika taldeentzako letrak izan ziren, anaiak institutu garaian musikatu zizkion poema abangoardistak[9], eta komiki gidoiak. Gasteizko Letren fakultatean, bere lehen poema bilduma argitaratu zuen, 'plaquette' gisa, Ekografia izenekoa. Unibertsitate garaian bete-betean sartu zen Gasteizko bizitza kulturalean eta literarioan, eta, aldi berean, mugimendu sozialetan parte hartu zuen. Garai hartan ezagutu zuen Mikel Urdangarin kantaria eta bi sortzaileek elkarrekin hainbat proiektu multimedia garatu zituzten, poesia, musika eta bideoa uztartuz.

Ondarroako Zubibarri auzoa. Uriberen amonaren bizilekua

2000an, bere amonaren etxea bide berri bat egiteko bota zutenean, Uribek erabaki zuen auzoko bizilagunak filmatzea. Lan horretan historia ahozkoa, portuko kantu tradizionalak eta poesia uztartu zituen, Josu Eizagirre zinemagilearen laguntzarekin. Emaitza izan zen Bar Puerto, zuzeneko dokumentala eta errezitaldi poetikoa aldi berean, taula gainean poesia, musika, bideoa eta ahozko historia biltzen ziren[10].

Bar Puerto izan zen, hein handi batean, Uriberen estetika osoaren oinarria: ahozko memoria, kultura herrikoia eta poesia uztartzeko modua aurkitu zuen bertan[11].

Bitartean heldu eskutik

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jon Kortazar kritikariaren aburuz,[12] Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik (2001) poema-liburuaren agerpena "iraultza lasaia" izan zen euskal literaturaren munduan. Kritika Saria Euskarazko Poesiari lortu zuen eta lehenengo edizioa hilabete batean agortu zen. Liburua gaztelaniara (2003), frantsesera (2006), ingelesera (2007), katalanera (2007) eta errusiera (2007) itzuli zen. Elizabeth Macklin idazle estatubatuarrak euskaratik zuzenean egin zuen ingeleserako itzulpena. Lehen aldia zen euskaratik zuzenean itzulitako testu bat Amerikako Estatu Batuetako argitaletxe komertzial batean agertzen zena. Liburua finalista geratu zen 2007an Estatu Batuetan argitaratutako poesia itzulpen onenaren sarian (PEN Award for Poetry in Translation). Bitartean heldu eskutik liburuaren frantseserako itzulpena zela eta, Entre-temps donne moi la main izeneko ikuskizuna sortu zuen 2006an Francois Mouget Bordeleko dramaturgoarekin batera.

Uribek berak adierazi du poemategia aitaren heriotzaren dolu garaian idatzi zuela: “Bat-batean liburuak aitaren lekua hartu zuen; bidea erakutsi zidan, idazteko lanbidea erakutsi zidan.”[13]

Zaharregia, txikiegia agian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirmen Uribe (Hudson) New Yorkeko Ledig House egoitzan (2015)

2003an Zaharregia, txikiegia agian (Gaztelupeko hotsak) CD-liburua argitaratu zuen Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Rueda musikariak eta Mikel Valverde ilustratzailearekin batera. Urte berean New Yorken eman zituzten errezital batzuen ondorioz sortu zen lana, eta izenburuak euskarari buruz egiten du galdera, ea gure hizkuntza ez ote den zaharregia eta txikiegia globalizazioaren garaietarako.[7] Arkaitz Basterra zinegileak Agian izeneko dokumentala grabatu zuen taldearen ibilbidean oinarrituz. Agian 2006ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen.

2013an esperientzia errepikatu zuen Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverderekin batera, New Yorken aurkeztu zen literatura, musika eta marrazkia uztartzen dituen proiektu bat sortuz, Jainko txiki eta jostalari hura (Elkar).[14]

Haur eta gazte literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko garai horretakoak dira, orobat, Uriberen Haur eta gazte literatura lanak[15]. Horien artean aipagarri, XIX. mendean Amerikara artzain gisa lan egitera joan eta pistolari bihurtzen den Garmendiaren abentura barregarriak[16][17]. Halaber, Kukubiltxo antzerki taldearen 20. urteurrena zela medio Mikel Zarateren Ekidazu ipuina moldatu zuen antzerkirako, eta Kukubiltxok eta Oskorrik eraman zuten taula gainera 2002an.[17]

2. Alderraiaren trilogia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean Ondarroara itzulita, Uribek bere ibilbide literarioaren ardatz bihurtuko zen ziklo narratiboa hasi zuen[18]. Hiru nobelaren bidez —Bilbao–New York–Bilbao, Mussche eta Elkarrekin esnatzeko ordua— memoria, historia eta fikzioaren arteko lotura landu zuen. Ziklo hau, “Alderraiaren trilogia” gisa ezagutzen da[19].

Bilbao-New York-Bilbao

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirmen Uribe, Bilbao-New York-Bilbao liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Sakontzeko, irakurri: «Bilbao-New York-Bilbao»

2008an argitaratu du azkenik bere lehenengo nobela, Bilbao-New York-Bilbao. Jakinmin handia piztu zuen liburuak. Kritika Saria eta Espainiako Literatura Saria (Narratiba alorrean) jaso zituen. 2010ean garai berean argitaratu ziren gaztelaniazko, galizierazko eta katalanerako itzulpenak. Nobelak egileak berak Bilboko Loiuko aireportutik New Yorkeko JFKra egiten duen alegiazko bidaia du ardatz. Hegaldi horretan idazkizun duen nobelari buruz egingo du gogoeta idazleak. Balizko nobela hori itsasoari lotutako familia bateko hiru belaunaldiri buruzkoa da.

Bilbao-New York-Bilbao nobelak ez du ohiko tramarik. Sare itxurako egitura du, eta sare horretan hiru belaunaldietako pertsonen bizipenak tartekatzen dira hainbat hausnarketa, analogia eta zeharkako istorioekin.[20] Youmna Chlalak AEBetako edizioaren hitzaurrean azpimarratu zuen lanaren “narratiba zintzilikatua, itsasoaren gainean eta azpian flotatzen duena”, eta nabarmendu zuen liburuaren arkitektura fluidoa, denboran eta espazioan, linealtasuna hautsi eta birsortzearen bitartez aurrera egiten duena[21].

Bilbao-New York-Bilbao El País egunkariak aukeratu zuen XXI. mendeko 100 liburu onenen artean[22].

Sakontzeko, irakurri: «Mussche»

2012an Mussche eleberria argitaratu Uribek. Kontakizunaren hasierako protagonistak Gerra Zibilean Santurtziko portutik Habana itsasontzian erbesteratu ziren haurrak dira, horietako bat Karmentxu txikia, Ganteko Mussche familiak hartuko du etxean. Hortik aurrera liburuaren ardatza Robert Musscheren bizitza izango da, Karmentxuren etorrerak guztiz aldatuko duena.

Gerarren kontrako literaturaren alorrean tokia egin du liburu honek. Hainbat hizkuntzatara itzuli da, gaztelania, katalanera, galiziera, japoniera, besteak beste.[23] Japonian, Hon no Zasshi' literatur aldizkariak bost liburu onenen artean kokatu zuen 2015ean.[24]

Elkarrekin esnatzeko ordua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Elkarrekin esnatzeko ordua»

Elkarrekin esnatzeko ordua izan da Kirmen Uriberen hirugarren eleberria, 2016an argitara emana. Karmele Urresti izeneko erizain euskaldunaren bizitza kontatzen du: 1937an erbesteratzen da Parisera, non Eresoinkako partaide izango den. Han ezagutzen du Txomin Letamendi musikaria, bere etorkizuneko senarra. Paris erori ondoren, Venezuelara joango dira babes bila. Han berriro sartuko da Historia haien bizitzan: Txominek AEBetako inteligentziaren (OSS) menpeko euskal zerbitzu sekretuetan parte hartuko du, eta familia berriro itzuliko da Europara, Bigarren Mundu Gerraren erdian.

"ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa" saiakeraren azala

2017an 111 Akademia saria jaso zuen.[25] J. A. Masoliver Ródenasek La Vanguardia-n idatzi zuen: “Uriberen prosa zuzen eta zehatzak ez gaitu engainatu behar: zehaztasunaren fruitua da, ez sinpletasunaren emaitza. Bere atzean idazle kosmopolita eta sofistikatu baten lana dago. (...) Benetako talentu handiko idazlea"[26].

2025ean, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak Txomin Letamendiren kasua zabaldu zuen Donostiako Epaitegian. Torturen eraginez hil zen Letamendi 1950ean, baina sekula ez da epaitu hilketa hura.[27]

ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an, New Yorkera joan aurretik, Uribek Bilboko Arte Ederren Museoarekin elkarlanean jardun zuen, ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa erakusketaren komisario literario gisa. Museoaren bilduma alfabetoaren arabera antolatu zuen, ideiak eta kontzeptuak ardatz erabiliz, ohiko ordena kronologikoaren edo estilistikoaren ordez. 27 letra latindarrez gain, euskarazko hiru digrafoak (ts, tx, tz) gehitu zituen, bakoitzari hitz bat egokituz eta haren inguruan artelanak aukeratuz. Uribek antzinako eta gaur egungo lanak libreki nahastu zituen, museoko ondarearen aniztasuna eta aberastasuna erakutsiz[28].

3. Garai amerikarra – idazketa transnazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, Iowako Unibertsitateko International Writing Program-en egonaldia egiteko hautatua izan zen Uribe.[29] 20182019 New Yorkeko Liburutegi Publikoaren Cullman Center sortutako sormen beka irabazirik, New Yorken igaro zuen Kirmen Uribek 2018-2019 ikasturtea.[30]. Geroztik, New Yorken bizi da. New Yorkeko egonaldiak Uriberen unibertso literarioaren hedapen erabakigarria izan du[31]. Bere idazkera gero eta esperimentalagoa eta filosofikoagoa bihurtu da, eta begirada unibertsalagoa hartu du[32].

Iowako egoitzan hasi en idazten Uribe Saturraran operaren libretoa. Juan Carlos Perez, Itoiz taldeko kide ohiak idatzi zuen musika. 2024ko ekainean estreinatu zen Bilboko Arriaga Antzokian. Lanak W. H. Audenen Elegy for Young Lovers obraren oihartzuna eta euskal kondaira zahar baten inspirazioa uztartzen ditu. Kondairak dio Saturrarango hondartzako bi haitz handiak bi maitale direla: gizarteak debekatu zien elkar maitatzea, eta itota hil ziren; gero, bi harri bihurtu ziren, haien oroimenez. Saturraran lanean, Uribek istorio hori 1980ko hamarkadan kokatzen du: Ane, arrantzale baten alaba, eta Luna, furgonetan iritsi den andaluziar bat, elkar maitemintzen dira. Heroina, HIESa eta arrantza munduaren gainbeheraren ingurumarian, opera askatasunaren eta desberdintasuna onartzearen zailtasunaren inguruko gogoeta bihurtzen da, eta “libre izaten irakatsi zigun belaunaldiari” egindako omenaldia[33].

Izurdeen aurreko bizitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Izurdeen aurreko bizitza»

Izurdeen aurreko bizitza memoria, historia eta gogoeta filosofikoa uztartzen dituen eleberri hibridoa da. Nobelak kontatzen du nola narratzailearen bidaia —Euskal Herritik New Yorkera— gurutzatzen den Rosika Schwimmer diplomatiko eta bakezalearen istorioarekin; Schwimmer XX. mendeko aitzindari feminista eta pasifista izan zen, eta AEBetako herritartasuna ukatu zioten armak hartzeari uko egiteagatik[34].

Nobela hiru ikuspunturen bitartez kontatzen da, eta hiru forma narratibo erabiliz: amaitu gabe dagoen nobela baten zirriborroa, pandemia garaian idatzitako gutun luze bat, eta TikTok bideo baten transkripzioa[35]. Uriberen hitzetan, liburua “narratiba bizidun edo berreratzen den sistema” baten adibidea da; nobela ez da itxita dagoen forma bat, baizik eta etengabe eraldatzen den organismo bat"[36]. Lan honek modernismoaren esperimentazioa (James Joyce, Virginia Woolf, W. G. Sebald XXI. mendeko pentsamendu saretuarekin: (ekologia, sareak, neurozientzia eta elkarmendekotasuna)[37].

Uriberen ibilbidea poesiatik abiatzen da, memoria kolektiboaren narraziora igarotzen da gero, eta azkenik idazketa transnazional batera bideratzen da. Bere literaturak, gizatasunaren eta esperimentazioaren uztarketaren bitartez, gaur egungo munduko narratiba garaikidean lortu du lekua[38].

Azken mugarri batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025ean, Uriberen poema bat hautatu zuten The New Yorker aldizkariaren mendeurreneko antologia poetikorako, bere ibilbidearen nazioarteko aitortza sendotuz[39], un hito en el reconocimiento internacional de su obra[40]. Urte berean, Asier Altuna zinemagileak Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen Karmele film luzea, Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua nobelan oinarri hartuta[41]. Astero idazten du New Yorkeko munduak izeneko podcasta Berria egunkarirako[42].

  • Bilbao-New York-Bilbao. 2008, Elkar. Itzulpenak: gaztelania (Seix Barral, 2009), frantsesa (Gallimard, 2011), ingelesa (Seren Books, 2012), japoniera (Hakusui Sha, 2012), eta beste hainbat hizkuntzatan, hala nola, italiera, errusiera, portugalera, serbiera, bulgariera, estoniera, albaniera, esloveniera, katalana, galegoa, georgiera, eta Amharica.
  • Mussche. 2012, Susa. Itzulpenak: gaztelania (Seix Barral, 2013), japoniera (Hakusui Sha, 2014), txinera (Lijiang, 2014), katalana (Edicions 62, 2015), galiziera (Xerais, 2015), eta nederlandera (De Blauwe Tijger, 2016).
  • Elkarrekin esnatzeko ordua. 2016, Susa. Itzulpenak: gaztelania (Seix Barral, 2017), frantsesa (Le Castor Astral, 2018), katalana (Edicions 62, 2018), portugalera (Elsinore, 2019), galegoa (Xerais, 2019), serbiera (Areté, 2019), eta greziera (Kastaniotis, 2019).
  • Izurdeen aurreko bizitza. 2021, Susa. Itzulpenak: gaztelania (Seix Barral, 2023), katalana (Edicions 62, 2023), alemana (Berlin Verlag, 2024), albaniera (Aleph, 2025), hungariera (Europa Publishing, 2026), eta ingelesa (Coffee House Press).
  • Bitartean heldu eskutik 2001, Susa. Itzulpenak: gaztelania, (Visor, 2006), ingelesa (Graywolf, 2005), frantsesa (Le Castor Astral, 2007), katalana (Proa, 2008), errusiera (Guernica Press, 2009), eta georgiera (Ilia University Press, 2010).
  • 17 segundo 2019, Susa. Itzulpenak: gaztelania (Visor, 2020), eta galegoa (Galaxia, 2021).
  • En mis sueños siempre tienes veinte años (poema antologia elebiduna, Luis García Monteroren hitzaurrearekin). Visor, 2025[45].

Prestigiodun antologietan parte hartzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • A Century of Poetry in The New Yorker, edited by Kevin Young. Knopf, 2025.
  • New European Poets, Graywolf Press, 2008.
  • Contributor to Ghost Fishing: An Eco-Justice Poetry Anthology (2018, University of Georgia Press)
  • Saturraran – Opera libretto. Juan Carlos Pérezen musika. Estreinaldia: 2024ko ekaina, Arriaga Antzokia, Bilbo.

Egitasmo multimediak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazte-literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Gaztelaniaz) Iratxe Martín Esparza, Historias, baladas y canciones en la poética y narratica de Kirmen Uribe, Ínsula: revista de Letras y Ciencias Humanas, ISSN 0020-4536 nº 768, diciembre 2010, 19-21 orld.
  • (Gaztelaniaz) Santiago Pérez Isasi, Kirmen Uribe: Bilbao-New York-Bilbao, Ínsula: revista de Letras y Ciencias Humanas, ISSN 0020-4536 nº 768, diciembre 2010, 21-22 orld.
  • (Gaztelaniaz) Paulo Kortazar, Entre la asimilación y la diferencia, Ínsula: revista de Letras y Ciencias Humanas, ISSN 0020-4536 nº 768, diciembre 2010, 23-28 orld.
  • (Gaztelaniaz) Xabier Etxaniz Erle, La literatura infantil de Kirmen Uribe, Anuario de investigación en literatura infantil y juvenil, ISSN 1578-6072, nº 9 , 2011, 55-60 orld.
  • Jon Kortazar: Bitartean New York: Kirmen Uriberen literaturgintza. Utriusque Vasconiae, 2011
  • (Gaztelaniaz) Paulo Kortazar, Bilbao-New York-Bilbao de Kirmen Uribe: postmodernidad, nuevas tecnologías de la comunicación y modernismo tras la postmodernidad, Oihenart: Cuadernos de Lengua y Literatura ISSN 1137-4454 , 27, 2012

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Uribe Urbieta, Kirmen» Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. (Ingelesez) https://www.newyorker.com/magazine/2020/11/23/back-from-the-cannery
  3. (Ingelesez) https://www.theparisreview.org/authors/34023/kirmen-uribe
  4. Lartzanguren, Edu. «Kirmen Uribek irabazi du Eusko Ikaskuntza saria» Berria (kontsulta data: 2023-05-04).
  5. a b (Gaztelaniaz) Guenaga, Aitor. «Kirmen Uribe: "Mantengo ese alma insumisa de contar historias duras, de la calle, de gente real"» eldiario.es (kontsulta data: 2020-04-30).
  6. Astiz, Iñigo. ««Euskal literatura oso astiro mugitzen da»» Berria (kontsulta data: 2020-04-30).
  7. a b c d «URIBE, Kirmen. Euskal Literaturaren Ataria» www.basqueliterature.com (kontsulta data: 2020-04-29).
  8. Kortazar, Jon: "Bitartean New York: Kirmen Uriberen literaturgintza". Utriusque Vasconiae, 2011. 9. orld.
  9. https://www.berria.eus/kultura/tu-k-berpizkunde-baten-atarian_2133043_102.html
  10. https://www.amazon.es/Puerto-Liburua-Kirmen-Uribe-Urbieta/dp/8497839498
  11. Oategi, Lurdes https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=13924
  12. Kortazar, Jon: "Bitartean New York: Kirmen Uriberen literaturgintza". Utriusque Vasconiae, 2011. 32-80. orld.
  13. https://addi.ehu.eus/bitstream/handle/10810/35034/Bitartean%20heldu%20New%20York_Azala.pdf?sequence=2&isAllowed=y
  14. all_powerful_Oz. «Kirmen Uribe: "Hasiberria naiz, oraindik liburu hobeak agertuko dira"» Gaztezulo (kontsulta data: 2020-04-30).
  15. https://www.amazon.com/-/es/Kirmen-Uribe-Mari-Olaziregi-Alustiza/dp/8413191254
  16. «Liburu Gaztea sariak, Uribe, Fernando Morillo eta Begoña Bilbaorentzat» El Diario Vasco 2006-06-10 (kontsulta data: 2020-04-29).
  17. a b (Gaztelaniaz) Etxaniz Erle, Xabier. «La literatura infantil de Kirmen Uribe» Anuario de investigación en literatura infantil y juvenil, ISSN 1578-6072, 9. zk. , 2011, 55-60 orld. (kontsulta data: 2017-09-30).
  18. https://www.baobilbao.com/kirmen-el-escritor-necesario/
  19. https://muse.jhu.edu/pub/56/article/648111/pdf
  20. (Gaztelaniaz) López Palacios, Carmen. «Bilbao-New York-Bilbao: Kirmen Uribe» Revista hispano cubana, ISSN 1139-0883, Nº. 37, 2010, págs. 207-208 (kontsulta data: 2017-09-30).
  21. https://www.thecommononline.org/review-bilbao-new-york-bilbao/
  22. https://elpais.com/babelia/2022-10-15/los-cien-libros-espanoles-del-siglo-xxi.html
  23. (Gaztelaniaz) «Se publica en catalán, gallego y castellano la última novela de Kirmen Uribe, "Mussche"» Euskal kultura (kontsulta data: 2020-04-30).
  24. Press, Europa. (2015-12-29). «Kirmen Uriberen "Mussche", Japoniako bost liburu onenen artean» www.europapress.es (kontsulta data: 2020-04-30).
  25. «Kirmen Uriberen 'Elkarrekin esnatzeko ordua'-k irabazi du 111 Akademiaren saria» Argia (kontsulta data: 2020-04-30).
  26. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=9225886”
  27. https://www.berria.eus/euskal-herria/giza-eskubideen-behatokiak-kereila-bat-aurkeztu-du-txomin-letamendiren-aurkako-krimenak-argitu-daitezen_2135205_102.html
  28. https://bilbaomuseoa.eus/eu/museoa/berria/abc-bilboko-museoaren-alfabetoa-/57e31b81-0ffd-423d-8fc5-b7bc4696d82d
  29. «Kirmen Uribe Iowako Unibertsitateko International Writing Program-en egonaldia egiteko hautatu dute» Euskal kultura (kontsulta data: 2020-04-29).
  30. «Cullman Center sormen beka irabazirik, New Yorken igaroko du Kirmen Uribek 2018-2018 ikasturtea» Euskal kultura (kontsulta data: 2020-04-29).
  31. https://www.instagram.com/reel/DM7BpJVsDRG/?hl=es
  32. https://newprairiepress.org/cgi/viewcontent.cgi?article=2162&context=sttcl
  33. https://www.teatroarriaga.eus/programacion/saturraran/?lang=eu
  34. https://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr141
  35. https://elpais.com/cultura/2017/04/17/actualidad/1492427954_009776.html
  36. https://elpais.com/cultura/2022-03-31/kirmen-uribe-la-novela-es-una-segunda-oportunidad-que-te-da-la-vida.html
  37. https://lithub.com/nothing-is-lost-in-translation-on-basque-spanish-english-and-the-language-of-dreams/
  38. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=9225889
  39. https://store.newyorker.com/products/a-century-of-poetry-in-the-new-yorker?srsltid=AfmBOoqyAgzONWT-m8LhLfWR_wxRHRYx4b7Lf4nY3nUjQNFOYR883cSF
  40. https://www.elcorreo.com/culturas/libros/kirmen-uribe-cuela-centenario-the-new-yorker-20250317172910-nt.html
  41. https://www.sansebastianfestival.com/2025/sailak_eta_filmak/7/730634/eu
  42. https://www.berria.eus/podcastak/new-yorkeko-munduak/munduari-begiratzeko-kirmen-uribe_384518_110_S.html
  43. (Gaztelaniaz) Marcos, Javier Rodiguez. (2009-10-14). «Premio Nacional de Narrativa busca editor» El País (kontsulta data: 2017-08-24).
  44. «Kirmen Uribe idazleak 111 Akademiako Saria jaso du - Eskualdea» Aiurri.eus (kontsulta data: 2020-04-30).[Betiko hautsitako esteka]
  45. https://www.zendalibros.com/5-poemas-de-en-mis-suenos-siempre-tienes-veinte-anos-de-kirmen-uribe/

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]