Eusebio Gurrutxaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eusebio Gurrutxaga
Alkate

Bizitza
JaiotzaZumaia1827ko abuztuaren 14a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZumaia1902ko ekainaren 28a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakindustrialaria, enpresaburua eta politikaria

Eusebio Gurrutxaga Txapartegi (Zumaia, 1827ko abuztuaren 14a - ibidem, 1902ko ekainaren 28a[1]) industrialari, enpresaburu eta politikari gipuzkoarra izan zen.

Nicolas Gurrutxaga Arsuaga donostiarraren eta Faustina Txapartegi Egaña zumaiarraren semea zen.

Zementua era tradizionalean fabrikatzen hasi zen 1849an. 1858-1959 artean, "Nuestra Señora de los Dolores" fabrika eraiki zuen, lehen zementu-fabrikatzat jotzen dena, gaur egun Arroa Behera bezala ezagutzen den tokian. 1888an "Sindicato de Cementos rápidos de Zumaya" sozietatearen sorreran parte hartu zuen. Gurrutxagaren zementua, besteak beste, Point du Gave-n edo Zokoa, Miarritze eta Brest-eko portuetan erabili zen. 1895eko Bordeleko erakusketan, fabrika urrezko domina jaso zuen[2].

Zumaiako alkate hautatu zuten behin baino geihagotan [3], haren agintaldietan uren ekartzea egin zen eta 1887an portuko lanak onartu ziren.

Hainbat aldiz foru diputatua izan zen, Gipuzkoako diputatu nagusia hirugarren barrutiko ondokoa, 1865eko uztaileko Ordiziako batzarretik, 1872ko uztaileko Tolosako batzarrean berrautatua[4].

Zumaiako Fermina Uriarterekin ezkondu zen 1850ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]