Euskal Herria askatu (kanpaina)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herria askatu 90eko hamarkadako Ezker Abertzalearen kanpaina bat izan zen, 1993ko Julio Iglesias Zamora enpresaburuaren bahiketaren epelean sortua. ETAren bahiketa horren eta indarkeria politikoaren kontra, xingola urdinaren ikurra eta kanpaina sortu zen eta, aldi berean, hari aurre eginez, "Euskal Herri askatu" diseinua eta kanpaina, letra horiek eta Ikurrina zituena. Jose Maria Aldaia enpresaburu bahitua askatu ondoren eta artean Ortega Lara bahiturik zegoela, Amnistiaren Aldeko Batzordeek eta Herri Batasuna koalizio euskal abertzaleak asmoa agertu zuten kanpaina horrekin jarraitzeko.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.