Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen kalea (Gasteiz)
Itxura
Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen kalea (Gasteiz) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′59″N 2°40′22″W / 42.84966722°N 2.67277502°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Gasteizko Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen kalea Alde Zaharrean dago. Gasteizko kale laburrenetako bat da.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alde Zaharraren goiko aldean dago. Gasteiz kalearen luzapena da, Santa Maria eta Frai Zacarias Martinez kaleak lotzen ditu.
Luzera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]35 metro inguruko luzera du. Ez dauka ataririk
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, 1887ko urriaren 12an eman zitzaion izena era ofizialean, Eskoriatza Eskibel jauregian (kalearen amaieran dago) baitzuen egoitza Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak.
Trafikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trafikorako irekita dago. Soilik eskuineko espaloian aparkatu daiteke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .