Edukira joan

Eskoriatza Eskibel jauregia

Eskoriatza Eskibel jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra
Eraikinaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′58″N 2°40′23″W / 42.84948°N 2.67319°W / 42.84948; -2.67319
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1530 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
Eraikitako euskal ondare nabaria87

Eskoriatza Eskibel jauregia Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen jauregi bat da. Gaur egun berau kudeatzeaz arduratzen den Agirre Elizgizonaren Elkargoa Fundazioaren egoitza da, hortaz, barnetik ezin liteke bisitatu.

Alde Zaharrean dago, Frai Zacarias Martinez kalearen 4. zenbakian.

1530-1541 artean XVI. mendearen erdialdera Fernan López Eskoriatzak, Henrike VIII.a Ingalaterrakoa eta Katalina Aragoikoa errege-erreginen medikua zenak, eta bere emazte Victoria Anda Eskibelek eraikitzea agindu zuten.

Fernan López Eskoriatza humanista ezaguna izan zen, Erasmo Rotterdamgoa, Tomas Moro eta Luis Vivesekin hartu-emanak izan zituen.

Pizkundetar arkitektura du eta elementu apaingarriez betea dago.

Harlanduz eraikia dago, barnealdean hiru aldez osatutako arkupe bikoitzeko patioa eta izkilara bat ditu, bertako zutabeetako kapitelak eta medailoiak apainduak ditu. Plazara begira dagoen fatxada nagusi nabarmentzekoa da, elementu platereskoez apaindua, hauen artean jabea eta bere emaztearen soinak ikusgai daude.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]