Edukira joan

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
Museoaren sarrera Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaAbanto
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1986an Meatzari Museoa Kultur Elkartea; 2001ean Meatzaritzaren Museoa
ZuzendariaHaizea Uribelarrea Leandro
Webguneahttp://www.meatzaldea.eus/ www.meatzaldea.eus


Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Gallartan dago ikusgai, Abanto-Zierbena udalerri bizkaitarrean. Museoaren kokapenak badu arrazoi sendoa, izan ere hala herria nola eskualde osoak, Meatzaldea izenekoak, lotura handia eduki du meatzaritzaren jarduerarekin[1]. Kontxa II. aire zabaleko meatzaren ondoan dago museoa, bertatik Euskal Herri osoko altuera gutxieneko puntua da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.

1986an sortutako "Meatzari Museoa Kultur Elkartea" delakoa sustatzaile nagusia izan da. Entitate sustatzaile honek museoaren parte izaten jarraitzen du (2018), eta bere partaide guztiak bolondresak dira.

Museoaren eraikina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abanto eta Zierbenako udalak Casto de Zabala arkitektoari ardura eman zion Gallartako abere-hiltegiaren diseinua egin zezan. Hiltegiaren kokapena ezin hobea zen kokapen eta aireztapenari dagokionez, Gallarta zaharraren sarreran egongo zen, Gallartatik Ortuellarako errepidearen eskuinaldean hain zuzen. 1908. urtean ireki zuten eta bere jarduera 1990. urtean eten zen. Herriko abere-hiltegi honen eta inguruetako beste askoren itxiera euren kalterako izan da, eskualdeko abere-hiltoki handiak indartuz.

Eraikin horretan eraiki zen Meatzaritzaren Museoa. Bilboko IMB arkitektura estudioek diseinatu duten eraikin modernoa da Kontxa II. meatzearen ertzean dagoena. 5 metroko luzera duen erlaitz deigarrian begirategi bat zabaltzen da, horrela bisitariek aire zabaleko meatzearen ikuspegiaz gozatzeko aukera dute. Barruko erakusketa lekuaz gain, kanpoan ere erakusketa eremua du.

Museoak Euskal Herriko meatzaritzari lotutako hainbat elementu ditu, baita burdinbideekin eta Bizkaiko Labe Garaietatik ekarritakoak ere. Mineralen bilduma du, eta geologiari buruzko hainbat azalpen. Gainera, Pasionariaren liburutegia ere bertan dago, Dolores Ibarrurirenak ziren liburuen bildumaren zati batekin[2].

Museoaren kudeaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoaren kudeaketa "Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren Fundazioa"ren bidez egiten da. Fundazioaren Patronatuan Udalak zein Meatzari Museoaren Kultur Elkarteak hainbat ordezkari dutelarik. Udalak 3 ordezkari eta Meatzari Museoaren Elkarteak 6 ordezkari. Carmelo Uriarte Olano da (2018) Fundazioaren presidente erakunde hau sortu zenetik.

Bestalde Museoaren kudeaketan elkartearen bolondresek (40 inguru 2018an) parte izaten jarraitzen dute.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]