Bizkaiko Labe Garaiak

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bizkaiko Labe Garaiak
Alto horno antiguo Sestao.jpg
Azken Labe Garaia. Egun zaharberritze prozesuan
Mota Sozietate anonimoa
Sektorea Metalurgia
Sorrera 1902
Egoitza Sestao, Barakaldo

Bizkaiko Labe Garaiak edo Altos Hornos de Vizcaya (AHV) Euskal Herriko industria metalurgikoaren enpresa garrantzitsuena izan da.

Altos Hornos de Vizcaya 1902ko apirilaren 29an sortu zuten Bilbon, honako enpresak fusionatu ondoren: Altos Hornos y Fábricas de Hierro y Aceros de Bilbao, La Vizcaya eta La Iberia. Enpresa hauek Europa osoan zehar esportatu zuten burdin bizkaitarra, eta lehiakortasuna hobetzeko bat egin zuten. Fundazioan, herrialde osoko enpresaburuk handiena izan zen eta bere egoitza nagusia Sestaon zegoen, burdin meategien eta portuaren ondoan kokatutako udalerria, hain zuzen ere. Leku estrategikoa, beraz.

AHVren sorrerak komertzioa sendotu zuen, eta horri esker, ontziola berri asko sortu ziren, Astilleros del Nervión eta Compañía Euskalduna.

AHVak altzairua hornitzen zuen, baina minerala, langileak, lanabesak eta trenbide sare egonkor bat behar zituen, eta horrek Bizkaiko industrializazio erraldoia eta enpresa dibertsifikazioa eragin zituen.

Gerrate Zibilaren ondoren, Bizkaiko Labe Garaiek landa-exodoa erakarri zuten, eta Bilbo Handiko ekonomiaren dinamizatzaile bihurtu ziren, Espainia osoko etorkinak bereganatuz. Hortaz, Bilbo Handia estatu osoko hirigunerik handienetarikoa bihurtu zen. Horren ondoren, 1994an, CSI (Corporación de la Siderurgia Integral) deituriko taldea sortu zen, 1997an Aceralia Corporación Siderúrgicaren jatorria. Gaur egun, Arcelor taldearen parte da.

1980-1990eko hamarkadan krisiak gogor jo zuen Euskal Herri osoa, Bilbo Handia batez ere, eta AHV enpresa zaharrak ateak itxi zituen eta horrekin batera, Astilleros Euskalduna bezalako enpresek ere. Gaur egun, berrindustrializazioa gauzatu ostean, Acería Compacta de Bizkaia - ACB deituriko enpresa sortu da, CSP teknologia bidez urtean 3 milioi tona altzairu ekoizten dituenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1882an "Altos Hornos y Fábrica de Hierro y Acero de Bilbao" elkartea sortu zuten eta "Nuestra Señora de El Carmen" lantegia lehenengoa izan zen, Barakaldoko Desertu auzoan.
  • 1902ko apirilaren 29an abian ipini zituzten, lehen aipatutako "Altos Hornos...", "La Vizcaya" eta "La Iberia" elkarteek bat egin ondoren. Azken bi haiek Sestaon zituzten lantegiak.
  • 1916 eta 1918 artean enpresako langileentzat etxebizitzak alokairuan eskaini zituzten Barakaldoko Done Bikendi auzoan. Azken urte hartan Babcock & Wilcox enpresa estatubatuarrak lantegiak ipini zituzten Galindoko ibarrean, Sestao eta Trapagaranen artean, AHV-rako oso garrantiztsua izan zena.
  • 1932an Tomás Zubiria enpresaria hil zen. Urte haietan krisialdiak enpresa jo zuen, Gerra Zibilaren ondorioekin batera.
  • 1941ean "Sefanitro" enpresa sortu zuten Lutxanan (Barakaldo), bertan AHV-k parte hartuz.
  • 1964an amaitu zuten eraikitzen "Ciudad Deportiva de San Vicente" kirol-gunea Barakaldon, azpiegituraren jabea izanik 11 urtez.
  • 1970eko hamarkadaren hasieran inguruan Bizkaian eta Nafarroan zabaldu egin zen enpresa: Etxebarrin ("La Basconia") 1969an eta 1973an Lesakan ("Laminaciones de Lesaka" eta Zalaingo tutuen lantegia) eta Legasan. Garai hartan Euskal Herriko enpresa nagusia zen, 15.000 langile ingururekin, haietatik 9.500 Barakaldo eta Sestaon. Burdingintza sektore ekonomiko nagusia zen 3 probintzietan 250.000 pertsona inguruk lan egiten zutelarik, populazio aktiboaren ia %47a zena.
  • 1992an "Marcha de Hierro" izeneko langileen protestaldia abiatu zuten, Madrilen manifestazio handi batekin burutu zutena.
  • 1996ko uztailean bere aktibitatea amaitu zuen enpresak. Hurrengo urtean "Aceralia Corporación Siderúrgica" (ACS) sortu zuten, geroago Arcelor taldean sartu zena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizkaiko Labe Garaiak Aldatu lotura Wikidatan