Euskal Herriko selekzioa
Euskal Herriko selekzioa edo euskal selekzioa Euskal Herria ordezkatzen duen selekzio nazionala da. Gaur egun, kirol gutxi batzuetan baizik ez dago Euskal Herriko selekzioa:
- Euskal Herriko futbol selekzioa
- Euskal Herriko kenpo selekzioa
- Euskal Herriko saskibaloi selekzioa
- Euskal Herriko Kayak surf selekzioa
- eta abar.
Zesta-Puntako Nazioen Liga 2025ean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2025eko Zesta-Puntako Nazioen Ligan lehen aldiz partu hartu zuen Euskal selekzio batek Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak antolatutako txapelketa batean. Historiako lehen domina ofizialak jaso zituen euskal selekzio hark: urrezkoa gizonezkoetan eta zilarrezkoa emakumezkoetan.[1][2][3] Lehiakideak Euskadi, Frantzia, Espainia, Mexiko, Ameriketako Estatu Batuak eta Filipinak izan ziren.[4][5][6]
2024ko abenduaren 28an Nazioarteko Federazioak Euskadikoa eskubide osoko kide gisa onartu izanaren emaitza izan zen 2025eko parte hartze hura. Ahalegin bat baino gehiago egin zen aurretik Nazioarteko Federazioak Euskadikoa onartu eta euskal selekzioak ofizialtasuna lor zezan, baina ahalegin horiek antzuak izan ziren. 2024ko abenduaren 28an, ordea, Nazioarteko Federazioak Euskadikoa onartzearen alde bozkatu zuen, eta aspaldiko ametsa, nahia eta desioa egia bilakatu zen.[1]
Erabaki historikoa izan zen, baina ez denen gustukoa. Espainiako eta Kubako federazioek berehala aurkeztu zuten helegitea Kirolaren Arbitraje Auzitegian (TAS), Lausanan (Suitza). Zera inpugnatu zuten: estatutuen erreformaren legezkotasuna, bozketaren balioa eta Euskadiko Federazioa Nazioartekoan onartzearen erabakia. Beraz, TASen dago gaia, eta ezin daiteke jakin noiz emango duen epaia. Hori egin bitartean, halere, euskal selekzioak Nazioarteko Federazioak antolatutako txapelketak jokatuko ditu.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Etxeberria, Julen. (2025-06-02). «Euskal selekzioak gaur jokatuko du lehen aldiz Nazioarteko Pilota Federazioak antolatutako txapelketa batean» Berria (kontsulta data: 2025-06-07).
- ↑ Alex, Uriarte(e)ko. (2025-05-26). «Euskal Selekzioaren etxeko debuta, Jai Alain» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2025-06-04).
- ↑ «Egun bat historian letra larriz idatzia» Berria 2025-06-02 (kontsulta data: 2025-06-04).
- ↑ «Helena Barrenetxeak Nazioen Ligan parte hartuko du, Euskal Selekzioaren nazioarteko lehenengo txapelketan - Durango» Anboto.org (kontsulta data: 2025-05-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vico, Igor G.. (2025-05-27). «Euskal Selekzioa desborda “ilusión” para la Liga de Naciones, pero quiere “resultados”» Deia (kontsulta data: 2025-05-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vico, Igor G.. (2025-05-23). «La histórica piel de Euskal Selekzioa» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-05-27).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2025eko Zesta-Puntako Nazioen Ligan, webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) «Imágenes Liga de Naciones Gernika-Lumo» www.fipv.net (kontsulta data: 2025-06-07).
| Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |