Euskal Sena

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal sena euskaldunek gauzak ‘berez’ eta ‘diren horretan’ ulertzeko duten era naturala eta zuzena gisa hartua izan da, euskaldunak diren munduikuskera, nortasuna eta jokamoldeak islatuz[1]. Euskal kultura instintua litzateke.

Urederra

Euskal Sena, beraz, euskaldunen 'Herri sena' edo 'Kultura instintua' izango litzateke, hots, 'joera kultural eta instintibo' bat, normalean herri horren kideek nabarmendua[2]. Herri edo kultur senakVolkgeist edo 'herri izpiritua, arima' delakoaren alderen bat zehaztu ohi du, herri horretakoen esanetan[3].

'Herri Sena' edo 'Kultura Instintua'[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri desberdinek badituzte 'senekoa' dena definitzean adostasunak (adibidez, gizatasunaren alde baikorrak nabarmendu ohi dira, gizabidearekin lotuak), baina herri bakoitzak bere ukituak ditu ere. Azken aldaera hauek dira 'Herri Sena' edo 'Kultura Instintu' gisa ulertzen direnak.

Are gehiago, herri, etnia, nazio edo kultura desberdinek 'sena', 'instintu' edo 'joera' berezi eta propio bat dutenaren ideia naziotasunaren konposagai garrantzitsu gisa ikusia izan da. Lehen testigantza idatziak Frantziar Ilustraziotik datozkigula ematen du, Voltairerrek 'nazioen izpiritua' onartu zuenean[4]. Gerora arreta zabalagoa izango zuen kontzeptuak, Alemaniar erromantizismoan,Volkgeist edo 'herri izpiritua' delakoarekin[5].

156x156px[Betiko hautsitako esteka]

Herriek beraien sena berezi bat zehazten dutenean, hots, gizatalde gisa 'instintu' edo 'joera' ia natural bat dutela onartzen dutenean, herriaren 'izpiritu' edo 'arima' orokor eta abstraktu honen funtsa ala funtsetariko bat aldarrikatzen dutela ematen du. Herri baten Sena zehazteko irizpide egokia izan daiteke hau, hain zuzen: herri bakoitzak bere buruari buruz esaten dionari erreparatzea. Hegelek, izatez, horrela definitzen zuen volkgeist´a: "Herrien izpirituak beren buruaz egiten duten errepresentazioaren arabera bereizten dira"[3]. Adibidez, "Finlandiarrei finlandiarrak zer definitzen duen galdetzen badiezu, ziur etorriko zaie gogora sisu hitza, nahiz eta ezin duten beti hitzetan jarri"[2].

Kasu horretan, Finlandiarrek beraien izaeran nabarmentzen duten sisu hori honela hurbildu daiteke: "sendotasuna eta kemena une gogorretan, gure baitako energia ateraz, mugak gainditzeko gaitasuna ekarriz"[6]. Katalandarren kasuan, beraien seny delakoa nabarmentzen dute: "buruko haztapena edo ponderazioa gauzak pertzepzio, balorazio, estimu, gatibitate eta ekintza egokiekin burutuz"[7]. Zer uste dute euskaldunek beraien herri senari buruz?

Euskal Senaren funtsa eta islak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Justo Mokoroaren Genio y lengua liburuaren azala.

Euskal Sena euskaldunek gauzak ‘berez’ eta ‘diren horretan’ ulertzeko duten era naturala eta zuzena da, euskaldunak diren munduikuskera, nortasuna eta jokamoldeak islatuz[1]. Zentzu horretan, euskaldun bati 'senak zerbait argitu'ko balio, hots, zerbait 'horrela da eta kitto' sentituko balu 'senak esaten duelako', euskaldunen kultura instintua jokoan legoke. Kultura instintua presente denean, gauzakia ‘berez’ horrela dela sentitzen da[2]. Euskaldunen kasuan, euskal sena islatuko litzateke, finlandiarren kasuan sisu´a eta katalandarren kasuan seny´a islatzen dan bezala.

Parametro hauetan, finlandiar sisu´ak 'resilientzia'ren kontzeptua gertu badu, eta katalanen seny´ak 'zentzuzko jakinduria'ren kontzeptua, euskal sena´k 'berezko ulermena'ren kontzeptua edukiko luke gertu. Eta kultura sen hori, euskaran, euskal mitologian, euskal egitura ekonomikoetan eta beste zenbait balore sozialetan islatuko litzateke[1].

Euskal Senari buruzko ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian gaiak arretaren bat deitu izan du. Besteak beste, Juxto Mari Mokoroak, bere Genio y Lengua liburuan, euskarak bere volkgeist´a ere baduela esan zuen[8]; Odon Ulibarrenak, bere Gizabidea lanean, euskal senak gizabidearekin duen lotura azpimarratzen du[9]; eta Latxagak, bere Euskal Sena bilduman, euskal nortasunak berezkoak dituen funtsak gogoratzen dizkigu[10].

Jose Maria San Sebastian Latxagaren Euskal Sena liburuaren azala.

Lan hauetaz landa, ez dugu gaiari buruzko ikerketa fokaturik. Dena den, ez da harrigarria. Herri gutxik landu dute beraien kultur instintuaren kontzeptua, eta sisuari buruz aipaturiko lana [6] da aldizkari zientifikoetan argituriko bakarra.

Egun proiektu bat da martxan, gabezi hau estaltzeko. Aurreko ekarpenei euskaldun interesatuen hausnarketak gehituz, Euskal Sena Taldea kontzeptua zehazten saiatu da, Euskal Senaren funtsa, munduikuskera, nortasuna eta jokamoldeak zehazteko[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «http://euskalsena.eus/» Euskal Sena (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  2. a b c "If you ask Finns about what defines Finnishness, the word sisu is sure to come up—even if they can’t always put it into words." https://www.aalto.fi/en/news/what-the-finnish-concept-of-sisu-can-offer-the-world
  3. a b La razón en la historia (primera mitad de Lecciones sobre la filosofía de la historia), Seminarios y Ediciones, Madrid 1972, p. 82-83.
  4. Voltaire. 1756. Essai Sur Les Mœurs Et L'Esprit Des Nations.Paris: Chez Lefebvre.
  5. Joxe Azurmendi: Volksgeist. Donostia: Elkar. 2007
  6. a b Lahti, E., (2019). Embodied fortitude: An introduction to the Finnish construct of sisu. International Journal of Wellbeing, 9(1), 61-82; p. 61. Ikusi ere https://www.sciencedaily.com/releases/2019/04/190405124255.htm
  7. Gran Diccionari de la llengua catalana, 'seny' ahotsa, https://www.enciclopedia.cat/EC-GDLC-e00123419.xml
  8. Mokoroa, Justo M. 1936. Genio Y Lengua.Tolosa: Mocoroa Hermanos.
  9. Ulibarrena, Odón. 2003. Gizabidea: El Camino Vital De Los Eúskaros. Los Altos, Venezuela: Artzai
  10. Latxaga (1999) Euskal Sena. Oiartzun: Sendoa
Anbotoko Mariren haitzuloaren ikuspegia.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskal Sena Taldea (2019) Lan Dokumentuak Auzolanean (Apologia, Gakoak, Oinarria eta Urrezko Haria). https://euskalsena.eus/
  • Latxaga (1999) Euskal Sena. Oiartzun: Sendoa argotaletxea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]