Edukira joan

Euskal erregionalismo (politika)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal erregionalismoa[oh 1] Espainia eta Frantziako estatuek euskal herrialdeen nortasuna aintzat hartu behar duela dioen doktrina da. Honen arabera, euskal lurraldeek nortasun berezia dute Espainia edo Frantziako estatuen baitan.

Euskal erregionalistek eta euskal nazionalistek Euskal Herriaren alde jotzen dute, euren arteko banaketa naziotzat Frantzia edo Espainia, lehenek, eta Euskal Herria, bigarrenek, edukitzea da.[1]

Alderdi politikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doktrina honetan oinarritutako mugimendu politikoak Espainia edo Frantziako estatu barnean euskal interesak eta euskaltasuna babestea du helburu.

Espainiako estatuaren baitako euskal erregionalismoaren ideiak jarraitzen dituzten alderdiak hauek dira: PNV, PSE, Ezker Batua eta Ahal Dugu. Hauetako talde batzuk Espainiako federalismoaren barruan ere koka daitezke. Frantziako estatuaren baitako euskal erregionalismoaren ordezkaria IBB da.

Bestaldetik, alderdi erregionalista gehiago izan dira Euskal Herrian:

Euskal herriko lehen mugimendu erregionalista foruzaletasuna[oh 2] izan zen (Irurac Bat)[2]. Mugimendu honetan oinarrituta sortu zen gero euskal abertzaletasuna, independentzia aldarrikatzen zuena.

  1. Gaztelaniaz regionalismo vasco edo vasquismo.
  2. Gaztelaniaz vasquismo fuerista.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Julen Zabalo. (2000). Abertzaleak eta ezkertiarrak. Donostia: Elkarlanean.
  2. Rubio Pobes, Coro. (2005). «Centinelas de la Patria. Regionalismo vasco y nacionalización española en el siglo XIX» Historia contemporánea (53): 393. ISSN 1130-2402..