Euskaltasun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskaltasuna euskal herritarra denaren nolakotasuna da, euskal nortasuna, eta baita euskal herritarra izatea ere.

Euskaltasuna ez dago hizkuntzari bakarrik lotuta eta hainbat alde hartzen du, hala nola euskara, dantza, pilota, herri kirola, ohiturak, gastronomia, musika, jaiak, literatura idatzia, sinboloak, mitologia, kantua, ahozko literatura (bertsolaritza, ipuin kontaketa), arkitektura, monumentuak, antzerkia, pastorala, maskarada, zinea, arte plastikoak, etabar. [1]

Politikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltasuna alderdi abertzale nahiz ez abertzaleek euren historian bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoen parte da; esate baterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Ezker Batua, Ahal Dugu eta PSE alderdiek (azken honetan Jesus Egiguren, Odon Elorza edo Gemma Zabaleta politikariak nabarmentzen dira).

Aldiz, Nafarroako Foru Erkidegoan, PSNek UPN eta NPPren eskuindar nabarrismoaren eraginez edo presiopean 1970eko hamarkadako amaieran erakutsi zuen hasierako euskaltasunaren aldeko jarrerari muzin egin dio. Geroa Bai (Nafarroa Bai), EH Bildu, Eusko Alkartasuna, EAJ, Aralar, Batzarre, Ahal Dugu edota Nafarroako Ezker Batua izan dira nafartasun aurrerakoia eta euskaltasuna uztartu dituzten alderdiak. [oh 1] [2]. Salbuespen gisa, CDN alderdia legoke, 1990eko hamarkadan arrakasta handirik gabe nabarrismoaren eta euskaltasunaren artean kokatzen saiatu zen alderdia.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Adibidez, Batzarre alderdiak Nafarroako euskaltasuna gaztelaniaz vasquismo navarro itzultzen du. Euskaltasunarenganako maitasuna edo atxikimendua agertzen duena, euskaltasunaren aldekoa dela esaten dute, eta gaztelaniazko vasquistaren ordaintzat erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]