Unidad Alavesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Unidad Alavesa
Presidentea Pablo Mosquera
Sorrera 1989
Desegitea 2005
Egoitza nagusia Gasteiz
Ideologia politikoa arabarrismoa, foralismoa, espainiar nazionalismoa, eskuin politikoa, populismoa

Unidad Alavesa (euskaraz: "Arabar Batasuna"), UA, Arabako alderdi politiko eskuindar bat izan zen 1989tik 2005era. Alderdi Popularretik banatu zen eta euskal nazionalismoaren aurka zegoen. Euskara eta euskal kultura (eta besteak beste, Olentzero) Araban jarritako inposaketa bat zela adierazten zuten eta Araba ez zuten Euskadiko lurralde bezala ikusten, independenteki baizik, hau da, autonomia erkidego propio bat sortu nahi zuten Araban.

Arabaren espainiar izatea aldarrikatzen zuen, Arabari egokitutako foralismoa proposatuz eta Arabak Nafarroak duen izaera bera beharko lukeela defendituz. UAren historiaren azken urteetan gero eta gehiago hurbildu zitzaion PPri, eta bakarka lortu zituen emaitzak nabarmen egin zuten behera. 1990ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 3 legebiltzarkide lortu ondoren, 1994koetan jo zuen gaina 5 biltzarkiderekin, baina 1998ko hauteskundeetan UAren ordezkaritza 2 kidetan gelditu zen. Araba mailako hauteskundeetan ere bilakaera bertsua izan zuen. 1999. urtean egindako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, esaterako, 1995ean lortutako 9 batzarkideak 3ra jaitsi ziren, eta aldi berean egindako udal hauteskundeetan ere beherakada nabarmena izan zuen. Gasteizen, esaterako, 2 zinegotzi lortu zituen, 1995ean baino 3 gutxiago. 2000. urteko hauteskunde nagusietan ez parte hartzea erabaki ondoren, 2001eko urteko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ere ez zuen zerrenda propiorik aurkeztu, PPren zerrendetara bildu baitziren UAren hautagaiak EAJ lehendakaritzatik kanporatzeko helburuarekin.

2005.eko ekainean, bere VII. Biltzar Nagusian, Unidad Alavesaren desagerpena adostu zuten, hauteskundeetan, Eusko Legebiltzarrean zuen batzarkide bakarra galdu ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]