Edukira joan

Euskal Herria plaza (Tolosa)

Euskal Herria plaza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Tolosako hiri historikoa
Euskal Herria plazan dagoen Justizia jauregia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′17″N 2°04′27″W / 43.137944°N 2.074286°W / 43.137944; -2.074286
Mapa
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIX. mendea
Arkitektura
Estiloaneoklasizismoa
Ondarea
Eraikitako euskal ondare nabaria11

Euskal Herria plaza Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen plaza da. Tolosako Alde Zaharrean dago. Plaza hau astero larunbat goizean ospatu ohi den Tolosako azokaren hiru gune nagusietako bat da, beste biak Zerkausia eta Berdura plaza dira.

XIX. mendean jatorria duen plaza da. Berez, Tolosako Alde Zaharretik kanpo eraiki zen lehen zabalgunea da.

Plazak 50 metro luze dituen lau aldetako laukizuzena osatzen du. Arkupez osatutako eraikinez inguratuta dago, eta horietako nabarmenena 1853an eraikitako Justizia jauregia da.

1988an arte proiektu bat egin zen plazan, sabaiak margotu ziren. Lau artistak hauek hartu zuten: José María Hernández, Koldobika Jauregui, Iñaki Epelde eta Jose Luis Longaron.

Plazara ematen dute Tolosako Justizia jauregiak eta Topic Nazioarteko Txontxongilo Zentroak.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]