Iñaki Epelde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Epelde

Iñaki Epelde bere obra baten ondoan.
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1958
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTolosa2013ko martxoaren 15a (54/55 urte)
Jarduerak
Jarduerakartista

Iñaki Epelde Mundiñano (Tolosa 1958-2013ko martxoaren 15a) tolosar artista, euskalzale eta kultur eragilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama txaramarra (Leaburu) eta aita altzotarra bazituen ere, Iñaki Tolosan jaio eta bizi zen. Lau seme-alabeko familian hezi zen Tolosako Berazubi auzoan. Tolosako Eskolapiotan ikasi zuen eta ondoren Historiako ikasketak egin zituen Donostiako Deustuko unibertsitatean. Bere karrera artistikoaz gain, lana ere egin zuen Laskorain ikastolan, Antonio Maria Labaien Kultur etxean eta EITBn. Ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen.

Iñakik lan gehienak margolari moduan egin zituen, baina kulturako beste esparru asko ere landu zituen.

Sari eta aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1982: Arteder nazioarteko erakusketarako aukeratua.[1]
  • 1984: Artista Berrien pintura lehietarako aukeratua.
  • 1990: Osakidetzako pintura lehiaketan akzesida.
  • 1991: Tolosako Café Iruña lehiaketako lehen saria, Tolosako Nazioarteko abesbatza lehiaketarako kartelaren diseinuan.
  • 1992: Tolosako Café Iruña lehiaketako lehen saria, Tolosako Nazioarteko abesbatza lehiaketarako kartelaren diseinuan.
  • 1996: Banco Central-Hispanoko Imajinatu Euskadi lehiaketan bigarren saria pintura arloan[2]
  • 2008: XIII. BMW pintura sarian aukeratua.
  • 2008: "El monstruo que llevo dentro" lana, Fundación Centenerako lehiiaketarako aukeratua.

Pintura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1979
    • Tolosako Lankide Aurrezkian bere anaia Patxirekin batera.
  • 1980
    • Pintore gipuzkoarrak erakusketa kolektiboa Tolosako Kasinoan.
  • 1981
    • Picassori omenaldia erakusketa Pasaiko Ikusmira galerian.
Zut! Tolosako San Frantzizko pasealekuko iturria.
  • 1982
    • Arte Grafikoko Nazioarteko Azokan, erakusketa kolektiboa Bilbon.
  • 1984
    • Zut! taldearen erakusketa kolektiboa Tolosako Aranburu Jauregian.[3][4]
  • 1988
    • Obra Grafikoa erakusketa kolektiboa Tolosako Kultur Etxean.
  • 1992
    • Erakusketa Zarautzko Zazpi galerian.
  • 1993
    • Anaia Patxirekin batera erakusketa Tolosako Kultur Etxean.
    • José Luis Longaronekin batera erakusketa Ordiziako Barrena Jauregian.
  • 1994
    • Erakusketa Villabonako Gurea aretoan.
  • 1996
    • Erakusketa Errenteriako Gaspar galerian.
    • Erakusketa Altzoko Udaletxean.
    • Erakusketa ibiltaria (Donostia, Gasteiz, Bilbo) Imajinatu Euskadi lehiaketako sarituekin, BCHk antolatuta.
  • 1997
    • Erakusketa Tolosako Aranburu Jauregian.
  • 1998
    • Erakusketa Gotorlekuko Mistoen aretoan Iruñean.[5][6]
    • Erakusketa kolektiboa Beasaingo ikastolaren alde.
  • 1999
    • Erakusketa kolektiboa Beasaingo Aterpe aretoan.
    • Elkarrirentzat laguntza lortzeko, Artelekuk antolatuta serigrafia erakusketan parte hartu zuen.
    • Tolosako Udalaren fondoak erakusketa kolektiboa Aranburu Jauregian.
  • 2000
    • Zumaiako Laia galerian erakusketa.
    • J.L. Longarón eta k. Jauregirekin batera Iruñeko Pincel galerian bere 20. urtemugan.
    • Erakusketa Donostian Boulevard 1, Kutxako Kutur aretoan.
  • 2001
    • Tolosako Aranburu Jauregian Okugraph obra grafikoa erakusketa kolektiboa.
    • Kutxako Ondare artistikoaren azken erosketen erakusketa. Boulevard 1 Kutxa aretoan Donostian.
  • 2002
    • Eguberrietako erakusketa kolektiboa Donostiako Ekain galerian.
  • 2003
    • Txarama izeneko erakusketa Ekain galerian Donostian.[7][8]
    • Nunca mais erakusketa kolektiboa, Prestigeren hondamendian kaltetutakoen alde.
    • Obra grafiko eta originalen erakusketa kolektiboa Arrasaten.
  • 2004
    • Agustin Salinasen omenezko erakusketa kolektiboa Arribeko Mailope galerian. Nafarroa.[9]
    • Erakusketa Epelde & Mardaras galerian. Bilbo.
    • Obra grafiko eta originalen erakusketa kolektiboa Arrasaten.
  • 2005
    • Encuentos erakusketa kolektibo ibiltaria.
  • 2006
    • Erakusketa kolektiboa Lekunberriko Kultur etxean eta Arribeko Mailope galerian. Nafarroa.[10]
    • Nafarroa oinez erakusketa kolektibo ibiltaria.
    • Oihartzunak izeneko erakusketa Donostiako Ekain galerian. [11][12]
2007. Tolosako Aranburu jauregian erakusketa Néstor Basterretxearekin batera.
  • 2007
    • Erakusketa kolektiboa Bilboko Mercado de la Riberan. Epelde & Mardaras galeria. Bilbo[13][14]
    • Erakusketa Nestor Basterretxearekin batera CIT-TEE-en 50. urtemuga. Aranburu jauregian. Tolosa.[15][16][17][18]
  • 2008
    • Marrazki garaikideko I. lehiaketan aukeratakoen erakusketa kolektiboa. Centenera Jaraba Fundazioa.
    • BMV XXIII pintura lehiaketan saritu eta finalisten erakusketa kolektiboa La Vaguada Kultur zentroan. Madril.
    • Pintxoak eta artea: ikusteko eta dastatzeko artea, erakusketa kolektiboa Epelde & Mardaras galerian. Bilbo. [19]
  • 2012
    • Epelde anaien erakusketa Algereki Kultur etxean. Menditte. Zuberoa. [20]

Hainbat lan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako Euskal Herriko plazako murala 1988

80. eta 90. hamarkadetan arte plastikoetako irakaslea CIT-TEEn, Laskorain ikastolan eta Tolosako Kultur Etxean

Muralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako Plaza Berriko murala. 2002.
  • 1982. Tolosako Aransgi gormutuen eskolan murala.
  • 1988. J.L. Longarón, K. Jauregi eta J. Mª Hernándezekin batera Tolosako Euskal Herriko plazako arkupetako sabaietan murala.[21]
  • 1996. Murala Usabalgo Laskorain ikastolan J. L. Longaronekin batera.
  • 1997. Murala Uzturpe frontoian J. L. Longaronekin batera. Tolosa.
  • 2002. Murala Tolosako Plaza Berriko kioskoaren bobedan.[22]

Beste mural asko hainbat lokaletan: Triangulo kafetegian (Tolosa), Berazubi elkartean (Tolosa), Tivoli (Donostia), Egoki eta Iheltsu tabernetan (Tolosa) Albiztur sagardotegian (Donostia), Angelita bitxitegian (Donostia)...

Kale interbentzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984. Zut! taldeko kideekin. [23]

Logoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galtzaundi euskara taldea, Uzturpe ikastola, Andia kultur taldea, Ibarlur, Anoetako Herri Ikastola, Erretengibel, Tolosaldeako mankomunitatea, Et Incarnatus, Lizardi elkartea, besteak beste.

Ilustrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartelak. Tolosako abesbatz lehiaketarako hainbat, Naturaldia, Tolosako Almoneda feria 1998, Zumardi jardunaldiak, Tolosako azola bereziak, Eskola txikien festa eta beste hainbat.

1989ko Eskola txikien aldeko kartela

Ilustrazioak kamiseta, kasete, egutegi (Galtzaundi) eta CD azalak, liburu azalak: Tolosako Eskultura garaikideko erakusketako liburua, Igerabide-Linazasoro Kartapazioaren poemak liburuarena[24], eta Karlos Linazasororen Besterik gabe Albina (1990) liburuko azala eta ilustrazioak.

Hainbat diptiko, triptiko, gabonetako postalak, ...

Serigrafiak HIESaren aurkako elkarte hiritarren alde, Elkarri mugimenduaren alde, Egunkariaren eskertza ekitaldiarentzat, etab.

Eskultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako azoka berezietako oroigarria
Tolosako azoka berezietako oroigarria

Tolosako Udalaren azoka berezietako oroigarriaren diseinua J. L. Longaronekin batera.

"Pikuta hautsia" multiploaren fundizioa. Talaia fundaziorako oroigarria. (1998)

Hainbat pieza txiki, egur, buztin edota burnizkoak.

Poliesterrez eginiko lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako Kultur-Etxeko arte plastikoen irakasleekin batera, Tolosa eta Anoetako jaiotza, Galtzaundi eta hainbat Olentzero.

Zinema eta eszenografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988. J. M. Tuduriren Karlistadaren kronika dokudraman, ekoizpen arduraduna.

1990. J. M. Tuduriren El cura de Santa Cruz filmean, 1996 Gernika batailoiari buruzko dokumentalean, eta Julio Medemen Behiak filmean jantzitegi eta atrezzoren arduraduna.

Gipuzkoako Jaiotzen elkarteko gabonetako kontzertuaren eszenografia (Victoria Eugenia-Donostia/ 1977), Felipe Gorriti operetaren eszenografia (Leidor-Tolosa /978), Polizoiak kontzertuan (Leidor- Tolosa/ 2002) eta Erkki Pohjolaren omenaldian (Leidor- Tolosa / 2010)

Beste kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako CIT-ETT ekin ohiko kolaborazioa 80. hamarkadetik aurrera. Tolosako eskultura taldeko kidea.[25]

Praileaitzen lagunak [26], Anoeta, Beasain, Ibarra eta Tolosako ikastolak, Nafarroa oinez, Elkarri, Egunkaria, Galtzaundi euskara taldea, Tolosako Udala, Talaia fundazioa, Urmara[27], Tolosako Haize-orrtatz elkartea, Tolosako Berazubi elkartea, Iurramendi auzoko festak eta beste.

In memoriam![aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013
    • EITBko Miramongo egoitzan erakusketa.[28]
    • Tolosako Kilometroak 2013n margo lan erakusketa.
    • Altzoko Udaletxeko ganbaran pintura erakusketa Olentzerotan Jakinminez XVII.. ekitaldiaren barruan. .[29]
  • 2014
    • Bere hainbat obra parte hartu zuen Mari! izeneko erakusketa kolektiboan.[30]
    • Tolosako Eskultur astearen egitarauan:
      • Iñaki Epelde (1958- 2013) "Afizio, ofizio, baina batez ere debozio..". erakusketak Topic-en eta Aranburu jauregian.[31][32][33][34]
      • Iñaki Epelde eta Nisa Goibururen erakusketa Donostiako Kutxa-Boulevard aretoan. [35][36]
  • 2016
    • Zaraten Iñaki Epelderen erakusketa Azken Muga ekimenaren barruan.[37][38]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Arteder '82. Muestra International de Obra Grafica. 19 de Marzo / 4 de Abril 1982. Seccion I: Dibujo. Seccion II: Grabado. Seccion III: Fotografia. 3 Bde. / vols. by Feria International de Muestras de Bilbao. -: broschiert/Taschenbuch (1982) | ANTIQUARIAT KREUSSEL» www.abebooks.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  2. Aldarondo, Ricardo. (1996). Las obras premiadas en los Imagínate Euskadi se exponen en San Telmo. El Diario Vasco.
  3. Tolosako Aranburu Jauregian ari dira beren azken lanak erakusten ZUT!-ekoekin plastikaren inguruan. Egin.
  4. Goñi, José María. (1984). Completa exposición del Grupo Zut en el palacio de Aranburu. El Diario Vasco.
  5. Iñaki Epelde expone 37 obras en Pamplona. EFE.
  6. Lan eklektikoa. Egin.
  7. Kortadi, Edorta. (2003). Ekain de Donostia presenta la pintura gestual del artista tolosarra. El Diario Vasco.
  8. Jalon, Amagoia. (2003). Iñaki Epelderen espazio plastikoak, Donostian ikusgai. GARA.
  9. Taberna, David. (2004). Amigos por el arte. El Diario Vasco.
  10. Belaunzaran, Elisa. (2006). Exposición entre amigos en Arribe y Lekunberri. D.V..
  11. 'Oihartzunak' en Ekain Arte Lanak. El Diario Vasco.
  12. Kolore bizi-biziko oihartzunez bete du Iñaki Epeldek Ekain galeria. GARA.
  13. Creadores en el mercado. .
  14. The Awakening. Nueva exposición en el mercado de la Ribera. .
  15. Lirio, Beatriz. (2007). Basterretxea - Epelde, fusión en Tolosa. D.V..
  16. Mujika, Amagoia. (2007). Mundua, ilunetikl argira. Berria.
  17. Perez de Anucita, Ruth. (2007). Contraste y nexo del principio y el fin. Noticias de Gipuzkoa.
  18. Aieistaran, Felix. (2007). Iñaki Epelde, kolorearen muinetik eremu ederretar. Galtzaundi.
  19. Berro, Irune. (2008). Artea, ikusteko eta dstatzeko. Berria.
  20. Vignau, Cécile. (2012). L' association Algereki conserve ses locaux a Menditte et accueille l' exposition d'Iñaki et Paxi Epelde. euskalherria.com.
  21. Goñi, Juanma. (1988). Cuatro artistas pintan murales.... Diario Vasco.
  22. Montes, Leire. (2000). Tolosa iruditan?. Egin.
  23. Una fuente empaquetada. DV.
  24. Kartapazioko poemak. Ibaizabal L.G. 1998 ISBN 84-8325-113-2. PMC 863161024. (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  25. Eskultur astea se celebra en septiembre con un amplio programa. D.V..
  26. Praileaitzen lagunak pide al gobierno talante y talento para rectificar. DV.
  27. Núñez. (2012). Mañana se presenta el espacio Urmara en Alkiza. D.V..
  28. Unanue, Maialen. (2013). Joandakoari, bihotzez. Berria.
  29. Núñez. (2013). Iñaki Epelde margolariaren omenezko erakusketa ireki zuen Kristina emazteak. .
  30. Goñi, Juanma. (2014). El palacio de Aranburu muestra una exposición sobre la Diosa Mari.. .
  31. Tolosa honra la obra de Iñaki Epelde. DV.
  32. Iñaki Epelderen debozioa. Tolosaldeko ataria.
  33. Goñi, Juanma. (2014). Iñaki Epelde, un legado vivo. DV.
  34. Terradillos, Iñigo. (2014). Artistaren ofizio eta afizioak sortua. DV.
  35. Ezquiaga, Mitxel. (2014). Un paseo por la vida y la muerte. DV.
  36. Kortadi, Edorta. (2014). Iñaki Epelde y Nisa Goiburu en Kutxa Boulevard. D.V..
  37. Garcia, Imanol. (2016). Zarate, muga izatetik topagune bihurtzera. Tolosaldeko Ataria.
  38. Royo, Iñigo. (2016). Zoom fotográfico Alto de Zarate Azken muga. DV.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]