Joan Mari Torrealdai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joan Mari Torrealdai
Joan Mari Torrealdai.jpg
Bizitza
Jaiotza Forua1942ko azaroaren 24a (77 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Tolosako Institutu Katolikoa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Pariseko Letren Fakultatea
Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, soziologoa, idazlea eta liburuzaina
Jasotako sariak
Kidetza Euskaltzaindia
Jakin
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Anaia Txikien Ordena
Literaturaren Zubitegiko fitxa 157
Inguma joan-mari-torrealdai-nabea

Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, Bizkaia, 1942ko azaroaren 24a - ) euskal idazle, euskaltzain, kazetari eta soziologoa da, frantziskotarra izandakoa.[1][2]

1977az geroztik landu duen lan bibliografikoak bi alor nagusi ditu:

  • Batetik, liburua bera gizarte adierazle gisa ulertuta liburugintzaren azterketa, Jakin aldizkariaren 30 zenbakitan emana, eta modu zabalagoan Euskal idazleak, gaur eta Euskal Kultura gaur. Liburuaren mundua liburuetan sakondua.
  • Eta, bestetik, liburuen katalogoa, fitxa bibliografikoz osatua. Euskal Liburuaren Behatokia sortzeko lanean dabil.

Euskaltzale sutsua da, eta behin baino gehiagotan salatu du diglosiak dakartzan kalteak:

« Euskal prentsa euskaraz dela aitortu, onartu eta laguntzen ez duen erdal prentsak diglosia finkarazten du. Aldizkarien euskal izenak eta tituluak ez daitezela inoren engainutarako izan.

Hona hemen euskal kazetaritzaren puntu larri batzuk. Aztertzeak merezi du, eta aurrez aurre ez ikusi nahia geure buruaren kaltetan da. Erdal eta euskal prentsaren arteko erlazio hau, euskal kazetaritzaren urtea amaitu orduko argitan jarri behar genukeen arazo bat da.

»
Joan Mari Torrealdai[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972an Teologiako ikasketak egin zituen Okzitaniako Tolosan. 1985. urtean Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, euskaraz egindako lehen tesina aurkeztu zuen bertan, ETB eta euskaren arazoa izenburukoa. 1991an Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktoregoa lortu zuen Deustuko Unibertsitatean zentsura frankistaz (1936-1983).[2]

Urteetan aritu izan da euskalgintzan eta kulturgintzan: Anaitasuna hamabostekariaren zuzendaria; Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat; Elkar Fundazioaren Patronatuko kidea; Jakin aldizkarian hasi zen 1960an, zuzendaritzan hasieratik eta zuzendari 1964-1969 eta 1977-2002 bitartean; Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria izan zen 1969tik 1977ra, eta Euskal Soziologoen Elkarteko idazkaria 1979tik 1980ra. Euskaldunon Egunkariaren Administrazio Kontseiluko kide eta lehendakaria izan zen, egunkariaren sorreratik bertatik.

Argitaratu dituen lanik ezagunenak dira: Iraultzaz (1973), Euskal idazleak gaur (1977), Euskal Telebista eta euskara (1985), XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1990-1992), Euskal kultura gaur. Liburuaren mundua (1997), El libro negro del euskara (1998), Martin Ugalde (1998), La censura de Franco y el tema vasco (1999), Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura, 1936-1983 (2000). XX. eta XXI. mendeetakoko euskal liburu guztien katalogoak sortu ditu.

2015tik 2017ra PuntuEUS Fundazioko lehendakaria izan zen.

Euskaldunon Egunkariaren kontseiluko lehendakaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010ean, Auzitegi Nazionalak Torrealdai, Otamendi, Uria, Auzmendi eta Oleaga errugabe zirela onartu zuen, akusazioen argudioak gogor kritikatuz eta ETArekiko lotura ukatuz. Baina auzi ekonomikoak aurrera segitu zuen.
  • 2014an Egunkariako auzi ekonomikoa artxibatu egin zuten epaitegiek. Orduan bukatu ziren auzi guztiak, 11 urte pasa eta gero.[4]

Euskaltzaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958an hasi zen euskaraz idazten. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1975eko ekainaren 27an eta euskaltzain oso 2007ko azaroaren 30ean. “Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Foruan 2009ko urriaren 31n.[5] 2017an Euskaltzaindiak euskaltzain oso emeritu izendatu zuen Patxi Uribarrenekin batera.

Euskaltzaindian, Bergarako Biltzarrerako (1978) prestatutako txostenaz gain, 2009tik bereziki Azkue Bibliotekaren eta argitalpenen arloan egin du lan. 2011n Jose Antonio Arana euskaltzaina hil zenetik, bibliotekari akademikoa da.

Besteak beste euskaltzain hauen argitalpenak prestatu ditu: Rikardo Arregi, Karlos Santamaria, Martin Ugalde, Luis Villasante.

Euskaltzaindiaren Euskera aldizkarian (2009) aholku batzordeko kidea da 2009 urteaz gero.[2]

2018an Euskaltzaindiak Euskara Batuaren 50 urteak ospatzeko antolatu zuen biltzarrean Torrealdai izan zen" Euskara Batuaren Adierazpena" irakurri zuena. Hamar puntutan euskara batuaren garrantzia, ibilbidea eta erronkak berresten zuen agiria eta 36 eragile publiko zein pribatuk sinatu zuten hantxe.[6]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat aldizkaritan (Zeruko Argia, Comun, Jakin, Anaitasuna, Egan, Elgar, Arantzazu, Guipúzcoa, Jaunaren Deia, Argia, RIEV, Euskera...) idatzitako artikulu ugariez gain, 20 liburutik gora argitaratu ditu.[7]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluak aldizkari orokorretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, sari hauek jaso ditu:

Jakini Gipuzkoako Domina entregatzen 2018an

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Azurmendi, J. (1997) «Joan Mari Torrealdai: 25 urte "Jakin"-en zuzendari» Jakin (102): 85-109.
  2. a b c «Torrealdai, Joan Mari» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-19.
  3. Anaitasuna, 323-324 zenbaki bikoitza, 1976-09-15.
  4. «Auzi ekonomikoaren kronologia», Berria, 2014-10-14
  5. Torrealdai, Joan Mari (2009-10-31) Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa. Euskaltzaindia.
  6. «Une historiko baten lekuko» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) . Noiz kontsultatua: 2019-03-19.
  7. «Joan Mari TORREALDAI - Jakin.eus» www.jakin.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-19.
  8. Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen artikuluak Euskaltzaindiaren webgunean.
  9. «'Jakin' aldizkariak jasoko du Durangoko Azokako Argizaiola saria» Argia 2006-11-23 . Noiz kontsultatua: 2019-08-12.
  10. «"Jakin" aldizkarirako izango da Durangoko Azokaren Argizaiola saria - GARA - euskalherria.com» gara.naiz.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-12.
  11. Iraola, Arantxa (2015-09-28) «Joan Mari Torrealdaik jasoko du 2015eko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria» Berria.
  12. «Gipuzkoako Urrezko Domina Jakin taldeari emateko ekitaldia.» ORAIN Gipuzkoa (Gipuzkoako Foru Aldundia) . Noiz kontsultatua: 2019-03-19.
  13. ««Jakin plaza izan da»» www.jakin.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-12.
  14. Ugarte Irizar, Itziar ««Pulpitu ez, plaza izan da Jakin»» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-08-12.
  15. Artola, Amalur (2018) «Joan Mari Torrealdai: «Herrigintzan, euskaltzaletasunari aitortu behar zaio zentraltasuna»» GARA . Noiz kontsultatua: 2019-08-12.
  16. Otermin, Jon (2018) «Euskal Kultura modernitatean jartzeagatik. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa . Noiz kontsultatua: 2019-08-12.
  17. Ibargutxi, Felix (2018) «Urrezko Domina jaso dute «Jakineko mosketeroek»» El Diario Vasco . Noiz kontsultatua: 2019-08-12.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Mari Torrealdai Aldatu lotura Wikidatan