Euskaltube

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Euskaltube euskara hutsean diseinatutako webgunea zen, Youtube gunearen antzekoa, 2007ko irailaren 3an sortua. Erabiltzaileek beren bideoak bidaltzea eta ikustea ahalbidetzen zuen, besteak beste; jada webgune hau itxita dago.

Euskaltuben sortzailea Haritz Rodriguez kazetaria zen, bere hitzetan, "euskal gizarteak web 2.0 tresna propioak behar dituelako eta, bereziki, euskarazkoak". Horregatik, eduki finkoa (menuak eta ohartarazpenak) euskara hutsean zeuden. Honekin interneten ere euskara bultzatzea zen.

Baina bertan jartzen zire bideoek ez zuten zertan euskarazkoak izan. Euskal Herriarekin zerikusia zuen edozein bideok, gaztelaniaz edo frantsesez eginda badago ere, zabaltzeko aukera gehiago izango zuen Euskaltuben beste toki batzuetan baino.

Haritz Rodriguezek zioenez, "Euskaltuben helburua ez da Youtube-ekin lehian hastea. Hori ezinezkoa da Youtubek duen erabiltzaile kopurua eta potentziala ikusita. Baina hala ere, Euskaltuben uste dugu sareko tresna globalekin batera tokiko tresnek ere beren lekua izan dezaketela".

Tokikoa izate hori da, sortzailearen aburuz, interesgarri egiten zuena: "Hemendik aurrera, euskaldunek Youtube begiratzen jarraituko dute munduan gehien ikusten diren bideoak zein diren ezagutzeko. Baina, aldi berean, gustatuko litzaiguke Euskaltube ere begiratzea hemen zer ikusten eta sortzen den jakin nahi dutenean".

Atari berri honetan aurkitu ahal ziren bideoak erabiltzailearen gertukoak edo ingurukoak izango ziren. Sortzailearen ustez, gertutasun horrek balio erantsia ematen zieten bertako edukiei.

Euskal blogosferarentzat ere mesedegarri izan zitekeen atari hau. Izan ere, webgune pertsonal edo blogetan Euskaltubeko bideoak erakutsi zitezkeen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]