Euskal blogosfera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Euskal blogosfera euskaraz idatzitako blogek eratutako blogosfera da, 2001ean sortua. Izan ere, urte hartan abiatu zen Sustatu, euskarazko lehenengo bloga. Ordutik, euskal blogosfera handituz joan da, komunitateak apurka-apurka sareratuz. Sei urte geroago, 5.500 blog inguru ziren euskaraz, horietatik 3.000 bat aktibo edo bizirik, Joxe Aranzabal blogariaren ikerketaren arabera (2007ko uztaila).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko urriaren 29a data garrantzitsua da euskal blogosferan, orduan hasi baitzen martxan Sustatu blog kolektiboa, lehenengoa izan dena. 2001eko azaroaren hasieran bigarren plataforma sortu zuen EHUko Gorka J. Palazio irakasleak 300 ikasleren blogak sortuz Berriemaile.com domeinuan eta Wordpress-en lehen bertsioarekin, sistema hori euskaratuta.

2003ko otsailean Jabi Zabala Sarean.com webgunean bere blog pertsonala idazten hasi zen, aitzindaria izaten. Gaur egun ere, oso blog irakurria eta jarraitua da.

Aurrerantzean, beste blogari solte batzuk agertzen joan ziren, baina nabarmentzekoa da Eibar.org komunitatea, euskarazko dozena bat blog pertsonal batu zituena 2004an; halakorik egiten lehenengoak izan ziren. Luistxo Fernandez eibartarra izan zen sortzaileetarikoa, eta beste hainbat blogariren artean, hor dihardute Xabier Mendiguren Elizegi eta Julen Gabiria idazleek.

Geroago, 2005eko otsailean, sortu zuten Goiena.net komunitatea, gaur egun euskarazko komunitate handienetan bigarrena dena (EHUrena da handiena).

Plataformak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blogak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]