Edukira joan

Artxandape ikastola

Koordenatuak: 43°15′57″N 2°55′24″W / 43.26582756°N 2.92321709°W / 43.26582756; -2.92321709
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artxandape ikastola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′57″N 2°55′24″W / 43.26582756°N 2.92321709°W / 43.26582756; -2.92321709
Map
Webgune ofiziala

Artxandape ikastola Bilboko Matiko auzoan (Uribarri barrutian) kokatutako ikastola da. Elizbarrutiko ikastetxeak eta Eusko Ikastola Batza erakundeen kide den itundutako ikastetxe bat da. Gaur egun 650 ikasletik gora ditu, eta Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen dira bertan, D ereduan.

Artxandape ikastolaren aurrekariak 1967an kokatu behar dira, Uribarri auzoko Aneja parrokiaren lokaletan eskolaurreko hiru ikasgela zabaldu zirenean. 1980ko urrian Deustuko erriberako San Pablo parrokiako lokaletan Eskolaurreko hiru ikasgela eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorrezko (gaur egungo Lehen Hezkuntza) bost ikasgela sortzen dira, Artxandape Ikastola izena hartuz.

1985. urtean, eskolaurreko gelak Bilboko Jasokunde parrokiako lokaletan zeukan Aixerrota Ikastolak Artxandaperekin bat egiten du. Urte berean, ikastola Matiko auzoan kokatutako eraikin berri batera eraman zuten, gaur egun duen kokalekura, hain zuzen ere.

1985/1986 ikasturtean irten zen Oinarrizko Hezkuntza Orokorrezko lehen promozioa, 10 ikaslek osatutakoa.

1996an instalazioak handitzeko eta hobetzeko lanak egiten dira, bi urteko Haur Hezkuntzako bi gela eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren ziklorako ikasgelak egiteko asmoz. 1998/1999 ikasturtean irten zen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen promozioa, 58 ikaslek osatutakoa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]