Evaristo Bozas
Itxura
| Evaristo Bozas | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Errenteria eta Espainia, 1886ko uztailaren 5a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Tres Arroyos, 1929ko apirilaren 18a (42 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Evaristo Bozas Urrutia (Errenteria, Gipuzkoa, 1886ko uztailaren 5a - Tres Arroyos, Argentina, 1929ko apirilaren 18a) gaztelaniaz idatzi zuen kazetari eta idazle euskalduna izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1903an Argentinara joan zen, eta kazetari-lanetan aritu zen, alderdi erradikalaren inguruko egunkarietan. 1921ean Euskal Herrira itzuli eta Errenteriari buruzko artikuluak bildu zituen Andanzas y mudanzas de mi pueblo liburuan. 1923an sortu eta zuzendu zuen El País Vasco egunkaria eta 1928an, berriz ere Argentinara jo zuen; han Tres Arroyos hiriko La Región egunkariaren zuzendari izendatu zuten. Administrazioaren azpijokoen salatzailea zela eta, 1929. urtean tiroz hil zuten atentatu batean.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Los baskos en el Uruguay
- Los baskos en la Nación Argentina (1916)
- Andanzas y mudanzas de mi pueblo (1921)
- El Alcoholismo (1908)
- La Tragedia del Emigrante (1928)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.