Evaristo Bozas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Evaristo Bozas Urrutia» orritik birbideratua)
Evaristo Bozas
Bizitza
JaiotzaErrenteria1886ko uztailaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTres Arroyos (en) Itzuli1929ko apirilaren 18a (42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea

Evaristo Bozas Urrutia (Errenteria, Gipuzkoa, 1886ko uztailaren 5a - Tres Arroyos, Argentina, 1929ko apirilaren 18a) gaztelaniaz idatzi zuen kazetari eta idazle euskalduna izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1903an Argentinara joan zen, eta kazetari-lanetan aritu zen, alderdi erradikalaren inguruko egunkarietan. 1921ean Euskal Herrira itzuli eta Errenteriari buruzko artikuluak bildu zituen Andanzas y mudanzas de mi pueblo liburuan. 1923an sortu eta zuzendu zuen El País Vasco egunkaria eta 1928an, berriz ere Argentinara jo zuen; han Tres Arroyos hiriko La Región egunkariaren zuzendari izendatu zuten. Administrazioaren azpijokoen salatzailea zela eta, 1929. urtean tiroz hil zuten atentatu batean.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Los baskos en el Uruguay
  • Los baskos en la Nación Argentina (1916)
  • Andanzas y mudanzas de mi pueblo (1921)
  • El Alcoholismo (1908)
  • La Tragedia del Emigrante (1928)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]