Edukira joan

Extremadurako hizkuntzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Extremadurako hizkuntzak
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
hizkuntza
languages of the Earth (en) Itzuli
Espainiako hizkuntzak
Hizkuntza kodeak

Extremadurako hizkuntzak lau dira, nagusia eta hegemonikoa gaztelania izanik, baina hizkuntza gutxiengoak ere badaude. Horien artean, bi hizkuntza gutxitu berezkoak dira lurralde honetan, Extremadurako fala eta extremadurera edo estremeñu deitzen dena. Gainera. Portugalekiko mugako hainbat ingurutan (Olivenza inguruan eta Alcántaran, batez ere) portugesezko hiztun komunitate minoritarioak ere badude.[1]

Banaketa geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cáceresko probintziaren ipar-mendebaldean extremadurerazko hiztunak daude, asturleonera eta gaztelaniaren arteko hizkuntza modalitatea, galtzeko arrisku larrian dagoena. Hurdano ere esaten diote hizkuntza honi hiztunek, Hurdes eskualdea baita bere gune linguistiko nagusia.

Extremadureraren eremuaren ipar-mendebaldean, bereizten da halaber Xalimako ibarra, non beste hizkuntza bat egiten duten, galizierarekin edo portugesarekin lotutako eta hizkuntz ezaugarri propioak dituen Extremadurako fala.

Portugalgo mugan dauden komunitate portugesari rayano ere esaten zaio.

Extremadurako gainontzeko lurralde gehienetan gaztelaniaren aldaera edo dialekto berezia bat ere hitz egiten da, castúo deitutakoa. Gaztelaniak baizik ez du ofizialtasuna Extremaduran, eta 20. mendean gertatu den ordezkapen linguistikoa handia izan da, diglosia erabatekoa jasatera iritsi direlarik, doi-doi bizirik, gutxiengo linguistikoak 21. mendera.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) García, Mariángeles. (2023-06-21). «Tu abuela no tiene frío, 'anda arrecía': Las lenguas minoritarias de Extremadura» Yorokobu (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]