Ezanaren estela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezanaren estela
Axum
Northern Stelae Field
Aksum, stele 3 detta di re ezana, l'unica mai crollata 05.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Etiopia
Etiopiako eskualdea Tigray
Etiopiako zonaMehakelegnaw zona
WoredaAxum town (en) Itzuli
HiriaAxum
Koordenatuak 14° 07′ 56″ N, 38° 43′ 10″ E / 14.1321°N,38.7195°E / 14.1321; 38.7195Koordenatuak: 14° 07′ 56″ N, 38° 43′ 10″ E / 14.1321°N,38.7195°E / 14.1321; 38.7195
Historia eta erabilera
Eraikuntza IV. mendea
Komisarioa Ezana
Arkitektura
Dimentsioak 21 (altuera) m

Ezanaren estela edo Ezana erregearen estela antzinako Aksum hiriko iparraldeko Esteletako Parkean (ehun estela txikiago eta ez hain apainduak dituena) oraindik zutik dagoen obelisko zentrala da. Estela hau, ziur asko, Parkeko azken eraikia izan zen, eta baita osorik mantentzen diren hilarrietatik handiena ere. Ezanaren estelak 21 metroko altuera du, eroritako 33 metroko Estela Handia eta 2008ko irailaren 4an mihiztatu eta argitu zuten 24 metroko Aksumgo obelisko ezagunena baino txikiagoa. Bere oinarria, ate faltsu batekin ornatuta dago, eta bi alboek leihoak diruditen hutsuneak dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obelisko hau, edo hobe esanda, "estela" (bertoko hizkuntzan "hawilt/hawilti" diote) hau Aksumdarrek IV. mendean zizelkatu eta eraiki zuten. Adituen ustetan, hilarri hauen funtzioa, lurpeko hilobi-ganberentzako "adierazle" izatea zen. Estela handienak, erregeen hilobi-ganberetarako erabiltzen zituzten, eta zenbait pisutan leiho faltsuekin eta baita ate faltsukien apaintzen zituzten; nobleziak, estela txikiagoak eta ez hain apainduak zituen bitartean. Ezana erregearen estela da eta, ziurrenik, baita praktika horren azken adibidea ere, izan ere, aksumdarrak kristautasunera bihurtu ondoren zaharkitu bilakatu zen. Bere izena, Ezana erregeari (k.o 300-350) zor dio. Hau Frumentzio Aksumgoa bere tutorearen irakaspenei jarraituz, lehen Aksumgo errege kristaua izan zen.

Estela granito solidozko bloke grabatu bat da, ate bat eta bederatzi leiho faltsu dituena (uste denez, atea eta erregearen hilobiko bederatzi kamerak sinbolizatzen dituzte). Blokea lau kilometrora dagoen harrobi batetik eraman zuten, ziur asko elefanteek eramana.[1]

Ezanaren estela, gainera, inoiz zatitu ez zen hiru obelisko nagusietatik (besteak, Estela Handia eta Aksumgo obeliskoa dira) bakarra da. Italiarrek, arpilatze kolonialean zehar izandako espoliazio kasurik arraroenetako batean, horietako bat gogor kaltetu zuten, hiru zatitan banatu eta Erromarantz ontziratu zutenean. 2007-2008an, Aksumgo obeliskoa berriro muntatu zutenean, Giorgio Croci ingeniariak zuzendutako talde batek Ezanaren estela finkatu zuen. Bere monumentua itzultzeko hainbat hamarkadatan eskatu ondoren, etiopiarrek, azkenean, euren altxor historiko nazionala berreskuratu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Briggs, Philip. (2010). Etiopía. (1. argitaraldia) Bartzelona: Athena Media, 258 or. ISBN 978-84-92963-53-9.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.