Ezjakintasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezjakite» orritik birbideratua)
Gaitzen teoria mikrobiarra agertu baino lehen, askok teoria miasmatikoan sinesten zuten. Hona hemen 1831ko koleraren irudikapena non gaixotasuna aire kutsatuaren bidez hedatzen da.

Ezjakintasuna edo ezjakitea ezjakina denaren nolakotasuna da. Ezjakina irakaskuntzarik hartu ez duena; zerbaiti buruz ezer gutxi dakiena da.[1] Hainbat zentzutan uler daiteke, dagokion tradizioaren arabera: mendebaldekoa edo ekialdekoa. Hinduismoaren eta budismoaren arabera, ezjakitea abidyā edo moha deitzen da, eta sufrimenduaren kausen katearen lehen etapa da (duhkha), baita karmaren hiru pozoietako -ezjakintasuna, desira eta higuina- bat ere. Mendebaldeko filosofian, agnotologiak aztertzen du eta bi mota bereizten dira:

  • Ezjakintasun jakintsua, "jakiterik ez dagoela dakiena".
  • Ezjakintasun sakona, "jakiterik ez dagoen ezjakintasuna" edo lañotasuna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. Ezjakin. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.