Ezkaba aldizkaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkaba aldizkaria
Jatorria
Ezaugarriak

Ezkaba aldizkaria Iruñeako Arrotxapea auzoko aldizkaria da.

2020ko urrian, 277. zenbakia kaleratu du, eta auzoko hainbat tokitan eskura egoteaz gain, etxe gehienetara ere iristen da, aldizkariaren lan taldeak postontziz postontzi banatzen baitu. Interneten ere eskura dago.[1]

21. KORRIKAren kilometroa Iruñeko Arrotxapea auzoan, Ezkaba aldizkariaren tartea

Proiektu herrikoia da, boluntarioz osatua, eta Arrotxapeako dendari askoren babesa dauka, horietariko askok iragarkia jarri ohi dutelako aldizkarian.

Editorialarekin hasita, auzoak dituen arazoei nahiz proiektuei heltzen die, eta, maiz, aldizkariaren orrietatik at ateratzen diren egitasmoak bultzatzen dituzte: esate baterako, auzoko parkeetan pilatzen den zaborraren aurkako kanpainak sustatu dituzte, edo "bookcrossing" gisako ekimenak antolatu dituzte.[2]

Erredakzio talde iraunkorrak argitaratzen dituenez gain, hainbat orrialdetan, auzoko taldeek ere haien kolaborazioak idazten dituzte: Gaztetxeak, euskalgintzak, liburutegiak, eta abarrek.

Tokian tokiko hedabidea izateaz gain, beste talde batzuekin batera auzoko dinamiketan parte hartzen du. KORRIKAren edizioan, auzoko kolektiboek hartzen dituzten kilometroen barruan, Ezkaba aldizkarikoek haien tartea ere izan zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «ezkaba revista» Issuu (Noiz kontsultatua: 2020-10-06).
  2. www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]