Edukira joan

Ezkata distiratsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkata distiratsudun zapatua

Ezkata distiratsuak, lentejuelak (Heg.) edo pailletak (Ipar.)[1] xafla distiratsu txikiak dira, orokorrean, dilista edo zirkulu formakoak, apaintzeko asmoarekin erabiltzen direnak. Kolore eta tamaina ugaritan daude eskuragarri, baita beste forma geometriko batzuekin ere, karratuak edo izardunak kasu. Ezkata distiratsuak arropa, bitxiak, poltsak eta bestelako osagarriak apaintzeko erabiltzen dira.

Ezkata distiratsu handiak, goiko aldetik bakarrik lotuak, karteletan eta beste adierazle batzuetan erabili dituzte, bereziki kartel argitsuak eta neonezko errotuluak garatu aurretik.

Modan, ezkata distiratsuak gorakada berezia izan zuen 1920 eta 1950eko hamarkaden artean, bereziki emakumeentzako diseinu ausartetan; ohikoa baitzen zinemaren eta ikuskizunaren munduan erabiltzea. 1970eko hamarkadan, disco musikaren sukarrarekin, ezkata distiratsuek indarra berreskuratu zuten eta gizonezkoen modan protagonismoa irabazi zuten; Jackson Fivetarrek eta Bee Geesek harri erakutsi zituzten, eta Gary Glitterrek ere bere izen artistikoa aukeratu zuen haiei erreferentzia eginez. Ondoren, ezkata distiratsua modaz pasatutzat jo zen, gaur egun pasabideetan berreskuratu den arren, ohi paillette frantses hitzarekin deitua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]