Dilista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dilista
3 types of lentil.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaFabeae
GeneroaLens
Espeziea Lens culinaris

Dilista (Lens culinaris) Fabaceae familiako landare urteroko belarkara da. Haren zurtoinak 30-40 cm ingurukoak izan ohi dira, ahulak, adardunak eta ildokatuak. Hosto luzatuak dauzka, lantza-formako txorten-hostoak, kiribil ez oso biribilduak, zain moreekiko lore zuriak, eta 5 milimetro inguruko disko-formako hazi arreak leka txikietan bilduta 2-3 aleko multzoetan.

Gainerako lekaleek bezala, dilistak nitrogenoa finkatzen duten bakterioak eduki ohi ditu sustraietako noduluetan. Horri esker, ongarri natural gisa erabil daiteke.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dilistak aberatsak dira elikagaietan. Gehienbat karbohidratoak eskaintzen ditu, batez ere almidoia. Proteina asko dauzka, baina ez modu orekatuan, funtsezko aminoazidoa den metionina gutxi baitauka. Gantz gutxi dauka, eta zuntzari dagokionez, beste lekale batzuk baino txiroagoa da.

B1, B3 eta B6 bitaminan aberatsa da, eta ez hainbeste azido folikoari dagokionez. Burdina erruz dauka, baina giza gorputzak ez du animalia jatorriko burdina bezain ongi xurgatzen.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dilista