Ezkutu (geologia)
Ezkutu bat kanbriarraurrean eratutako arroken bitartez osatutako eremu kontinentala da, ez dena itsasoaren bitartez estalia izan. Ezkutuak, lurrazalean dauden arroka zaharrenez daude eratuak, hauek batez ere granitoak eta arroka metamorfikoak dira. Sortu zirenetik hegonkor mantendu dira eta beren zurruntasuna kontserbatu dute.
Ezkutu bat orokorrean, azalera handiko eremu igneo eta metamorfikoa da, tektonikoki egonkorra eta aktibitate orogeniko gutxi jasan duena.
Adinari dagokionean, arroka hauek 570 milioi urte baino zaharragoak dira.
Ezkutuen ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkutuak ez dira inoiz urperatuak izan transgresio itsastarretan, mugimendu bertikal tektonikoak pairatu izan dituztelako. Gainera, ez dute tolesdurarik pairatu bultzada horizontal guztiei eutsi egin dietelako.
Hien egonkortasunaren ondorioz, meteorizazioak ezkutu kontinental gehienen topografia leundu du, hala ere, normalean azalera nahiko ganbila erakusten dute eta egon daitezke plataforma deritzon eremu sedimetaxu baten bitartez inguratuak.
Ezkutuak normalean [[kontinente]en erdialdean kokatzen dira, gehienak arroka pelagiko kanbriar gerrikoez inguratuak egoten dira.
Munduan dauden ezkutu kontinentalak honakoak dira:
- Kanadako ezkutua: Ipar Amerikako erdigunea eratzen du, Superior lakutik Artiar irletaraino hedatzen da hegotik iparrera eta Kanadatik Groenlandiaraino mendebaldetik ekialdera.
- eskandinaviar eta baltikoko ezkutua: Norvegia eta Finlandia ekialdean kokatzen da eta goratzen ari da gaur egun.
- Siberia: Lena eta Yenisei ibaien artean kokatzen da iparrean berriz, Baikal lakuarekin egiten du muga
- Guyanako ezkutua: Hego Amerikako iparraldean
- Brasilgo ezkutua: Guyanatik Pernabucoraino
- Dekkangoa: India hegoaldean
- Australiako ezkutua: Australiako mendebaldeko zati handi bat okupatzen du.