Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Arroka metamorfiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Arroka metamorfiko kolekzioa

Arroka egitura gogorra da, sendotasun handikoa eta mineral batez edo gehiagoz osatutakoa. Metamorfiko, bere aldetik, metamorfismo prozesua jasan duena da. Hortaz, arroka metamorfikoak edo harri metamorfikoak metamorfismo prozesuaren ondorioz sortutako arrokak direla esan dezakegu. Metamorfismoa material baten konposizioaren eraldaketan datza, honen egoera aldatu gabe. Prozesua gertatzen da jatorrizko materialak garatutako presio edota tenperatura baldintza desberdinei aurre egin behar dienean.[1] Presio eta temperatura baldintza horiek beti dira lurraren gainazalean daudenak baino altuagoak, horregatik jatorrizko mineralak eraldatu eta birkristalizatzen dituzte.

Jatorrizko arrokak sedimentarioak, igneoak edo metamorfikoak izan daitezke.

Mineral metamorfikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mineral metamorfikoak prozesu metamorfikoetan, hau da, tenperatura eta presio altuetan sortzen diren mineralak dira. Mineral hauek mineral indize izenarekin ezagutzen dira eta sillimanita, zianita, estaurolita, andaluzita eta granateak dira nagusienak.

Harri metamorfikoetan aurkitzen diren beste mineral batzuk, olibino, piroxeno, anfibol, mika, feldespato eta kuartzoa kasu, metamorfismoarekin harremana izan dezakete, nahiz eta harri igneoetan sor daitezkeen ere. Mineral hauek presio eta tenperatura altuetan egonokorrak direnez gero ez dute aldaketarik jasaten metamorfismoan. Mineral bat ala beste bat aurkitzeak harria osatu zenean jasan zuen tenperatura eta presioa esango digu.

Harrian dauden mineral pikorren tamainaren aldaketari birkristalizazioa deritzo. Adibidez kareharri batean dauden kaltzita kristal txikiak metamorfismoaren ondorioz marmol kristal handiagoetan bilakatuko dira. Bai presio altuak bai eta tenperatura altuak prozesu honetan laguntzen dute. Tenperatura altuak atomo eta ioiak errazago mugitzea baimentzen du, kristalak berrantolatuz. Presioak atomoen artean dauden distantziak txikiagotzen ditu.

Foliazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metamorfikoen barruen sartzen den sailkapen bat da. Harri metamorfikoen barnean dauden laminazioei foliazioa deritzo, latinezko folia, hostoa hitzatik datorrena. Indar konpresibo handiak daudenean norabide horrekiko elkartzut berkristalizazioa gertatzen da. Honek kristal luzeak sortzen ditu, mika eta klorita kasu. Honen emaitza harri bandeatu edo foliatuak sortzea da, kolore ezberdinetako bandak sortuz.

Testurak foliatu edo ez-foliatu kategoriatan banatzen dira. Harria foliatua izango da jasandako estresaren arabera, batzuetan cleavage bat sortu. Harri ez-foliatuek ez dute planurik.

Harriek presioa leku guztietatik jaso badute edo mineralek ez badute hazkuntza berezirik berez, ez dira foliatuak izango. Talde honen barruan sartzen diren arrokak foliazio kantitatea behatuz gero sailkatzen dira, adibidez; Lutita oso kristal txiki-txikiak ditu eta baita ere oso ordenatuak, honela foliazio oso handia lortzen, Arbelak oso kristal txikiak eta ordenatuak baita ere baina aurrrekoa baina foliazio baxuago lortzen du, ezaugarri hauek jarraituz lortzen joaten gara sailkapena, Filita, Eskistoa, Gneisa... Hauen aportazioa handia da gizartearentzako, arkitekturan edo baita apaingarrietan, sukaldeetan adibidez.

Beste metamorfismo mota bat kimikoa da, mineralen artean gertatzen dena urtze-partzialik gabe. Prozesu honetan atomoen elkartrukea dago eta mineral berriak sortzen dira. Tenperatura altuko hainbat erreakzio gertatzen dira eta bakoitza tenperatura konkretu batean gertatzen denez oso erraza da jakitea zein tenperatura egon den emaitzak ikusita.

Metasomatismoa metamorfismoan gertatzen diren aldaketa kimiko handien izena da inguruan dauden beste harri batzuen elementu kimikoen sarrera dela eta. Urak elementu horiek distantzia handietara eraman ahal ditu. Hori dela eta, harri batek metamorfismoa izan ostean euren elementuak hasieratik zegoenatik aldatzen dira.

Granularra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka metamorfikoetan dagoen beste sailkapena da. Arroka metamorfiko granularra aurrekoarekin konparatua honek ez du batere foliaziorik, hitzak esaten duen bezala grano bezalako puntu koloredunak ditu, ez du zertan kolore iluneakoak izan behar, baita ere izan daitezke kolore gorrikoak etb. Honen sorrera presio eta temperatura txikiagoan datza aurrerarekin konpratua, horregatik ez du foliaziorik, kristal ez daude ordenaturik. hauen erabilpena gizartean oso handi eta erabilgarria da, adibidez sukaldeetako mailak, edo baita ere mundu artistikoan edota arkitekturan.

Sailkapen honen barruan bi klase desberdin desberdindu daiteke, bata kuartzita eta bestea marmola. Marmolak CaCO3-z osatuak daude, kuartzita berriz ez. Ondorioz, hauen artean desberdintasuna jakiteko edo bereizten jakiteko erabiltzen den teknika HCl (azido klohidrikoa) botatzearena da, zeren eta azido klorihidrikoa botatzen badegu marmolari honen CaCO3 arengatik burbuilak aterako ditu erreakziorengatik, bestea, kuartzita, nola ez duen konposatu hori ez du zertan erreakzionatuko aazido klorhidrikoarekin, ondorioz ez du burbuilarik aterako.

Metamorfismo mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukitze metamorfismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukitze metamorfismoa magma beroak inguruan dauden harri solidoak metamorfizatzen denean gertatzen da. Ukitze metamorfismoa magmaren inguruan gertatzen da tenperatura altuagoa delako eta hortik urruntzean gutxitzen doalako. Harri igneoaren inguruan aureola metamorfiko izeneko zonaldea dago. Aureolek metamorfismo gradu guztiak erakusten dituzte. Hobi mineral askoren sorrera kontaktu zonaldetik gertu gertatzen den metasomatismoaren ondorioz.

Eskualde metamorfismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde metamorfismoa harri masa handietan gertatzen diren aldaketen izena da, askotan orogeniari lotua. Lurraren barnean, sakonera handietan, dauden tenperatura eta presio altuek aldaketak eragiten dituzte eta hauek igo eta higatzen badira eskualde zabaletan azaleratzen dira. Metamorfismoak harriak hasieran zituen ezaugarriak aldatzen ditu eta horrek hasierako historia maila batean kentzen du. Birkristaltzeak hasierako ehundurak eta fosilak deuseztatzen ditu, eta metamorfismoa txikia bada, hauen forma alteratu. Metasomatismoak hasierako osaera aldatuko du.

Eskualde metamorfismoa foliazioa sortzen da. Harriak hasieran igneoak edo sedimentarioak baziren gero eskisto eta gneissak sortuko dira eta konposizio antzekoa bazuten euren artean zaila da eurek desberdintzea.

Arroka metamorfikoen identifikaazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka metamorfikoak deskribatu, identifikatzeko eta sailkapen simple bat egiteko, ondoko pausoak eman:

Behin jakinda zihurtasunez arroka metamorfiko bat dela;

A. Ikusi foliazioa, esfoliazioa, tolesak edo metamorfismoaren beste ezaugarri batzuk ikusten diren, granoak (granularra) .

B. Birkristaltzea ikusten da?

C. Foliazioa edukiz gero, foliazio mailaren arabera esan arbela, eskistoa edo gneisa den. Granularra izanez gero, HCl (Azido klorhidrikoa) botatzen behatu ze erreakzio gertatzen den, burbuilak atera edo ez atera arabera esan kuartzita ala marmola den.

Harri metamorfikoak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian harri metamorfikoak Kintoako Mazizoan, Ursuia mendigunea eta Aiako Harrian agertzen dira. Ursuia mendigunea Lapurdin dagoen kanbriaurreko kolisioz sorturiko harriak dira. Aldudetan ere Ordoviziarreko harriak azaleratzen dira. [2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arroka metamorfiko Aldatu lotura Wikidatan