Eztabaida:1766ko matxinada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Aupa, artikuluaren izenburua gaizki dago: Edukia 1766ko matxinadari buruz da baino izenburuak 1776 jartzen du. Artikuluan aipatzen den erreferentzia bibliografikoak berak ere (Harluxet) 1766 jartzen du. Zuzendu egin beharko litzateke...ondo segi--Ibon U. (eztabaida) 20:03, 18 uztaila 2014 (UTC)

Plano juridikoan, ordena zaharraren amaiera suposatu zuen[aldatu iturburu kodea]

Theklan Ez dakit jatorrizko testuan zer dioen, baina hau esatea gehiegitxo ematen du; izan ere, XIX. mendeko Karlistaldiak Antzinako Erregimenaren eta Liberalaren arteko borroketan kokatzen dira, nekez esan daiteke Antzinako Erregimena matxinada horretan bukatu zenik. 1846an jotzen da lehendabiziko enpresa kapitalistaren urtetzat (Santa Ana de Bolueta oker ez banabil). Iñaki LL (eztabaida) 21:03, 7 azaroa 2018 (UTC)

Iñaki LL Matizatuko dut. Testuak dioena da lehen epaiketa izan zena non Antzinako Erregimenaren "ekonomia morala" ez zen onartu argudio gisa defentsan. Ondoren egin zen beste epaiketa batean, botikari baten aurkakoa, 1766ko matxinadaren argudioa erabili zen botikariaren defentsan, "ekonomia morala" dagoeneko argudioa ez zela erabakita. Berrikusiko dut. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:05, 8 azaroa 2018 (UTC)
Theklan Bai, irudi du sistema oso bat bukatu zela bat-batean. Esango nuke mugarri adierazgarri bat izan zela, sistema baten amaiera zetorrela iragartzen zuena. Iñaki LL (eztabaida) 17:20, 8 azaroa 2018 (UTC)