Eztabaida:2020ko udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hauteskunde / bozak[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on Mr. Kortabarria, euskara batuaz hauteskundeei deitzeko modua bakarra da, nahiz eta "bozak" testu barruan edo sinonimo gisa erabili, baina ez zait iruditzen izenburua aldatu behar izatea, irakurle euskaldun guztiontzat baita hau. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 18:14, 27 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Egun on, Iñaki LL. Ulertzen dut zure arrazoinamendua, baina aurkitu ditudan informazio iturri guztietan “herri boz” terminoa erabiltzen denez, eta Ipar Euskal Herriari buruzko artikulu bat denez, egokiagoa iruditu zait termino hori erabiltzea. Gainera, ez zait iruditzen ulermen arazoak sor ditzakeela. Hala ere, ikusita itzultzailea zarela lanbidez eta nik baino denbora gehiago daramazula Wikipedian, izenburua berriz aldatzea egokiagoa iruditzen bazaizu ez dut ekidituko. Mr. Kortabarria (eztabaida) 12:52, 29 martxoa 2020 (CEST)[Erantzun]
Mila esker aldez aurretik zure ekarpenagatik Mr. Kortabarria! Gai bihurria da inondik ere, eta ez da nire asmoa izendapen hori gutxiestea, baina Euskal Herri osoko serie batean agertuko denez (gero kategorietan jartzen dira EHko hauteskunde guztiak), "hauteskunderen" aldekoa naiz. Ni bederen testuaren barnean sinonimotzat eta normaltasunez erabiltzearen aldekoa naiz, baina ez izenburuan. Dena den, beharbada merezi du Txokoan guztion aurrean eztabaida hau proposatzea, eta ea jendeak zer dioen. Nahi baduzu, neuk jar dezaket. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 21:07, 29 martxoa 2020 (CEST)[Erantzun]
Nire ustez, oraingo izenburuak zehaztasuna falta du. Izan ere, «herri bozak» irakurrita, nik zalantza egiten dut zer den: «herriak eman dituen bozak» edo «herrietan eman dituzten bozak» den (vote populaire / vote des villages). Eta zertarako dira boz horiek, gainera? Izenburuak ez digu argitasunik ematen. Azkenaldian politikako albisteei kasu handirik egin ez diedanez, artikuluko testura jo behar izan dut zertaz ari garen jakiteko.
Udalak hautatzeko bozketa prozesu bat izan da, eta hori izenburuan berean agertu beharko genuke, zehatz eta argi. Hau entziklopedia bat da, ez kazeta bat; zehaztasuna zaindu behar dugu.
Beraz, izenburu nagusitzat «2020ko udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian» jarriko nuke (Hego Euskal Herrirako erabili dugun izen egitura bera), eta gero, pareko sinonimotzat, oraingo izenburua ere bai (izenburu nagusia bezalaxe, letra lodiz). --Xabier Armendaritz 2020-03-30, 14:22 (UTC)
Ba azaldu dituzuen arrazoiak irakurrita konbentzitu nauzue! Ondo iruditzen zait izenburu nagusitzat «2020ko udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian» jartzea, Hegoalderako erabilitako egiturarekin. Hori bai, gero testuan ez dut uste ezer aldatzea beharrezkoa denik, behin "udal hauteskundeak" eta "herri bozak" sinonimoak direla aipatuta ulermen arazorik egongo ez delako. -Mr. Kortabarria (eztabaida) 18:29, 30 martxoa 2020 (CEST)[Erantzun]
Uste dut garrantzizkoa dela ere Xabier Armendaritzek aipatu duen egitura zehaztea hauteskundeetarako: "Udal/foru/erkidegoko hauteskundeak -n" bada, hala izatea aurrerantzean ere, gero bilaketetan hauteskundeen emaitzak erraz eta lehenbailehen egiteko, eredu bakarrari lotuz. -Iñaki LL (eztabaida) 22:59, 30 martxoa 2020 (CEST)[Erantzun]

Ipar Euskal Herrian eta Frantziar Estatuan udalik ez da, ez eta udaletxe eta udalerririk ere, Estatu espainiarreko egitura administratiboa delako udala. Herriko etxea da erabiltzen den izendapena.