Eztabaida:Agur Xiberua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

1) Partiturak ez ditu konpasak ondo bereizten. 2) Partitura ez dago bukatuta, estribilloren errepikapena diferente bukatzen da, eta ez dakit nola jartzen den hori. Hortik aurrera bukatu gabe dago. 3) Ea inork laguntzerik duen. Testuan partitura baten erreferentzia ematen da. Hortik jaso dut jarritakoa. Ksarasola (eztabaida) 23:23, 15 apirila 2022 (CEST)[Erantzun]

Aupa @Ksarasola: Hemen eta hemen partiturak idazteko laguntza (ingelesez). Wikikodean lerro saltoak sar daitezke, esaldi musikalekin (edo parituta lerroekin) bateratu eta "partitura kodifikatuan" gauzak errazago aurkitzeko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:49, 16 apirila 2022 (CEST)[Erantzun]
Eskerrik asko @Lainobeltz:. Zure hitzekin animatu naiz apur bat... Begiratu dut zure bigarren laguntza-orri hori eta aurkitu dut soluzioa errepikaldiena konpontzeko. Partitura hobetu dut, bukaeraraino eraman dut, baina ez dago guztiz ondo oraindik. Hitzak ez daude ondo sinkronizatuta "estribilloaren" bukaeran. Gainera "ez beita herririk" zatia hasi baina lehen partituran ez dauden bi nota gehitzen ditu interpretazioan, oso arraroa da. Orain errepikapenak ondo daude partituran, baina interpretazioan ez du errepikaldirik egiten  :-( . Noizbait konponduko dugu. Mila esker.Ksarasola (eztabaida) 01:19, 17 apirila 2022 (CEST)[Erantzun]