Eztabaida:Alizia herrialde miresgarrian

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Alicetik Aliziara[aldatu iturburu kodea]

Nahi nuke proposatu Lewis Carrollen pertsonaiaren izena Alizia bilakatzea haren inguruko euskarazko artikuluetan. Egia da liburuaren euskarazko itzulpen bat honeko izenburuarekin argitaratu zela (Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian) eta baita bere jarraipena beste honekin: Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena. Biak Manu Lopez Gasenik itzuliak. Baina Lopez Gaseniren bertsio berrikusia, 2015ekoa, Alizia herrialde miresgarrian da (beraz, artikulu honen izena ere horretara alda liteke) eta gainerako euskal egokitzapen gehienetan ere Alizia da. --Luistxo (eztabaida) 13:51, 11 ekaina 2023 (CEST)[Erantzun]

Egina. Izan ere, arrazoi osoa duzu, Luistxo: Aliziaren abenturak herrialde miresgarrian da obra honen euskarazko argitaraldi berrienaren izenburua, 2015. urtekoa; eta orain arte izan dugun izenburua, 1989koa, guztiz zaharkituta geratu da, 26 urte horretan euskarazko itzulpengintzak aurrera eta hobera egin duelako. --Xabier Armendaritz 2024-04-22, 20:54 (UTC)
Kontxo! NorDaNor itzulpenen datu basean eta beste toki fidagarri batzuetan Aliziaren abenturak herrialde miresgarrian izenburuarekin ageri da, eta horri egin diot kasu, baina ikusi dut argitaletxearen orrian ageri den liburuaren argazkian izenburua Luistxok esandakoa dela zehatz-mehatz: Alizia herrialde miresgarrian. Berriz ere aldatzera noa artikuluaren izenburua... --Xabier Armendaritz 2024-04-22, 21:28 (UTC)