Eztabaida:Amalur

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mater Tellure[aldatu iturburu kodea]

AMALUR "Mater Tellure" latinoaren tradukzioa da eta, ezdelakoan ere, hemen traduktoreak euskal hetnografiarin "traditorearena" egin dio. INU AMA "zeru ama" da euskarak oroitzen duen eta euskaldungoak gaurdino INOtean ospatzen duena. Ez da zilegi geurea aztu eta inorena geuretzat hartzean. Euskararen oroitza eta azter ahalmena monosilakaboraino doa, baina hiru arketipodun AMALUR izen horrek ez du euskararen zahartzarorik eta jatorririk. Bestalde, euskal kultura ez dator latinetik, AMA izena, ostera, berea du sumerierak eta koptoak bezala, del AN.TU, MA.AT edo MAIDE/MAITE bezala.

Akatza teologikoa da, zenbait abade eta fraideren ohargabean ere, AMA.LUR, hilkor galkorra, poetika ekologikoan erori denarren. Orain, bada, gure arbasoen oroitzapeneko siniskeran (oroitzapenaren kutxa euskara da) INU/uin zerutiarra da, zeruak eta haren seme UTU/su iduskiak sor zezaketen lurrean bizia. Lurra mortua da berez, euskarentzat Loi eta hiLa, eta ez da inor Zeru laguntza gabe ezer sortzeko adina, ez eta, beraz, AMA izateko lain.

Nik gutxienez ez dut tutik ulertu. Argiago azalduko bazenigu zein den artikuluak duen akatsa eskertuko genizuke. —Barrie(postontzia) 11:40, 16 Abendua 2006 (UTC)

Ama Lur (filma)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Errazking. Oker ez banago, proposatzen ari zara Amalur kontzeptuak Ama Lur filmean duela jatorria eta ez alderantziz. Interesgarria da irakurketa hori, eta hala izatekotan interesgarria izango litzateke ere filmari buruzko artikuluan hori azaltzea. Posible ikusten duzu? -Theklan (eztabaida) 17:39, 24 urria 2020 (CEST)

60. hamarkadaren bukaera eta 70. hamarkadaren hasieran euskal intelektualek euskal gaiak zabaltzen eta aldarrikatzen hasi ziren unean bazan aintzinagoko lurrarekiko maitasun bat noski, edozein munduko gizarteetan bezalaxe, bai abesti, olerki eta idatzietan islada zuena. Kontzeptua bazegon, hitza ere, bainon filmaren debekuarekin garatzeko behar zuen ahoz ahoko zabalkunde herrikoia izan zuen. Ez dok amairu kultur taldearen elkarrizketen, eztabaidem, irakurketen eta sentimenduen sorketa prozesuan azalduriko gaia izango zelakoan nago. Mikel Laboaren "Bat Hiru" diskak eta Nestor Basterretxearen "Ama lur" filmak pareko gaiak ikuitzen ditu eta ez dirudi kasualitatez izango zenik. Nonbait jasotak egongo dira gai honekiko elkarrizketak eta idatziak ere.
Nere haurtzaroko oroimenetan gogoratzen det Barandiaranen lanei buruz nere izeba zeukan iritzia: Euskal Mitologia apaiza batek jasotakoa zen dudikbe! Emakumeak sorginak bezela aukeztu eta Amalurren aztarnarik ez zegoelako bere idatzitan.
Gogoratu bearra dago, 60-70. hamarkadako askatasun mugimenduetan, emakumeen aldarrikapenen aldeko mugimenduak barne, gustora artu zituztela iraganean Ama jainkosa baten gurtzaren inguruan orduan hedatzen ziren hipotesiak.
Dena den, argi dagoen gauza bakarra Euskal Mitologiako XX. menderarte jasotako idatzietan Lurra jainkotuari Mari deitzaen zitzaiola da, eta ez Amalur. Gai bat (Lur-patria sentimendua) bestearekin (Pachamama, Gea, Zibele, Lurra jainkosa) nahastu zen eta nere usteetan arrisku hori ondo neurtuta egin zen...
Hori, "artista" hauen erangipean, 70. urtetik aurrera egi bilakatu da, esaera zaharrak dioena baieztatuz:
Izena duen guztia omen da. Orduzkeroztik gai hau ikuitzen duten guztiek (emakumeak oro har) Amalurren izena goraipatzen dute.
Eta bai, interesgarria litzateke filmaren sarreran Herri jakintzan izan zuen eragina idaztea.

--Errazking (eztabaida) 19:04, 24 urria 2020 (CEST)