Lankide eztabaida:Errazking
Ongi etorri, Errazking, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Kanpo estekak artikulu barnean[aldatu iturburu kodea]
Aupa Errazking: Herensuge artikuluan egin duzun azken aldaketan artikulu barnean liburu baterako kanpo esteka ezarri duzula ikusi dut. Artikuluen barnean kanpo estekak jartzea ez da egokia orokorrean (ikus Wikipedia:Estilo gida#Estekak). Horren ordez, liburuaren artikulua Euskarazko Wikipedian ez badago, esteka gorria utz dezakezu, edo/eta liburuaren izenburuaren ondoren erreferentzia jarri.
Edozein zalantza galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:40, 12 urria 2020 (CEST)
Milaesker, zure esanak kontutan hartuko ditut eta wikipedia estilo gida begiratuko dut --Errazking (eztabaida) 16:08, 12 urria 2020 (CEST)
Ortografia[aldatu iturburu kodea]
Kaixo! Gomendatzen dizut Xuxen instalatzea (Firefoxerako da hau, baina beste nabigatzaileetan ere badago). Akats ortografikoak markatuko dizkizu eta errebisioa erraztuko diguzu. Segi bizkor! -Theklan (eztabaida) 19:08, 24 urria 2020 (CEST) Milaesker, lotsa ematen dit onartzea bainan nahiko letragabea naiz idazteko orduan. Konponbidea jarriko diodala zin dagizut. --Errazking (eztabaida) 19:13, 24 urria 2020 (CEST)