Eztabaida:Andatza (mendia)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Arizavaleta eta Amaria baserriak zein dira?[aldatu iturburu kodea]

Ekosistema > Fauna > Basurdea azpi-atalean aipatzen diren 1883an basurde taldeek egindako kalteei buruzko garaiko egunkarietako artikuluetan Arizavaleta eta Amaria baserri izenak agertzen dira. Izen horretako baserririk ez dut ezagutzen. Ziur aski Zubietako Artzabaletaaundi/Artzabaletatxiki eta Amirigoia/Amiribea izango dira, bi baserri pareak Andatzaren magalean zeuden Oria ibaiaren erriberaren mugan, elkarrengandik nahiko gertu (Artzabaletaaundi erori egin zen XX. mendean eta txalet bat eraiki zuten bere lekuan). Hori hala dela dioen erreferentziarik ez dudanez aurkitu informazio hau ez dut artikuluan jarri.--Asier Iturralde Sarasola (eztabaida) 19:04, 5 urtarrila 2019 (UTC)

Kaixo. Artikulua gainetik irakurri dut eta, behin baino gehiagotan, ikusi dut Irisasi hori (C.J. Celaren liburuan, BTT lasterketan...). Zalantzarekin geratu naiz: Irisasi hori Andatza mendiaren beste izen bat da? Andatza mendiko magalen bat-edo? Gorkaazk (eztabaida) 14:05, 22 urria 2019 (CEST)[Erantzun]

Bai Gorkaazk, mendiari edo bere zati bati emandako beste izen bat da. Izenari buruzko atal bat gehitu nahi diot artikuluari baina aurretik erreferentzia txukunak bilatu nahi ditut. Ikusi dudanagatik aipamen zaharrenetan Andatza eta Iria/Idia bezala agertzen da. Andatza mendi nagusia da eta Iria/Idia Oria ibai aldera dagoen beste tontor apalago bat, gaur egun Irigain bezala ezagutzen dena. Irisasi izena berriagoa dela uste dut, lehen aipamenak XIX. mendekoak direlakoan nago eta nire ustez aurretik Orreagarenak izan ziren eta gero estatuaren eskuetara pasa ziren lurrei egiten die erreferentzia. --Asier Iturralde Sarasola (eztabaida) 13:19, 24 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]
Beno Asier, ikusten da izenei buruz ere ondo ari zarela dokumentatzen. Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko urgazle ederra zu gero!!! ;_) Gorkaazk (eztabaida) 17:33, 24 azaroa 2019 (CET)[Erantzun]
Kar kar kar. Erreferentzia batzuk aurkitu ditut eta Izena atala gehitu dut artikuluan, Andatza, Iria eta Irisasi zer diren azalduz, noiz agertzen diren lehen aldiz dokumentazioan eta izenen jatorriei buruzko teoriekin.--Asier Iturralde Sarasola (eztabaida) 15:36, 2 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]