Edukira joan

Eztabaida:Asanblada (argipena)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Batzar hitzerako birzuzenketaz[aldatu iturburu kodea]

Egia da Hiztegi Batuan Euskaltzaindiak asanblea eta asanblada hitzen ordez batzar hitza erabili behar dela arautzen duela. Hala ere, kasu honetan salbuespena egitea zilegi dela iruditzen zait, hitz horietatik asanblearismo eta gazte asanblada eratortzen dira. Asanblea hitzak badu ñabardurarik biltzar eta batzar aldean, seguru asko gaztelaniatik jasota bada ere: bilera zabal, ireki, informal eta autonomoa. Google bilatzaileak 741.000 emaitza ematen ditu asanblada hitzarekin. Nik atxiki egingo nuke hitza. - --Joxemai; (erantzunak) 07:43, 12 iraila 2013 (UTC)

Ez dut uste asanblada izena «bilera zabal, ireki, informal eta autonomoa» esanahiarekin errotu denik. Albo erdaretako asamblea/assemblée hitzen baliokide soila dela ematen du, aitzitik: «Asanblada Konstituziogilea», «Frantziako Asanblada Nazionala»... Beraz, nahasgarria litzateke asanblada izena adiera horretarako erabiltzea. Euskal wikipedian euskara batuko arauei jarraitzen diegunez, batzar irekia litzateke izenik egokiena horretarako.
Asanblada izenaren erabilera salbuespen jakin batzuetarako mugatuta besterik ez zait iruditzen onargarria: adibidez, gazte asanblada. Izen hori gaur egun hain zabaldua dagoenez eta ingurune horretan dabiltzan gazteen euskaran erdararen eragina hain nabaria izaten denez, ez dut uste egokia litzatekeenik gazte batzarra izenera aldatzea (berek izen horretara aldatzen ez badute, bederen).
Bestalde, asanblearismo hitza onartu beharrekoa iruditzen zait, bai: baina asanblearismo onartzeak ez dakar, nahitaez, asanblea onartu beharra: askotan gertatzen da hizkuntza batek hitz eratorri bat mailegatzen duela, baina ez eratorri horren erroa (Hiztegi Batuan animismo eta behaviorismo onartuak diren bezala, anima eta behavior onartu gabe). --Xabier Armendaritz 2013-09-12, 08:06 (UTC)

Bale. Argudio ulergarri eta erantzunezinak emanda, onartu egiten dut aldaketa. Mila esker zure azalpenengatik. Zurekin beti ikasten dugu. - --Joxemai; (erantzunak) 08:24, 12 iraila 2013 (UTC)