Asanblearismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Asanblearismoa erakundeak, kolektiboak, etab. antolatzeko era bat da.

Horizontaltasun osoan oinarritua dago, hau da, kide guztiek modu berean hartzen dute parte erabaki eta eztabaida guztietan. Ez da bozkaketarik egiten, baizik eta eztabaida bat sortzen da adostasunera iritsi arte; hau da, kide guztiek beren ideiak malgutu edo eraldatu egiten dituzte asanblada guztia ados dagoen kontzeptuetara iritsi arte.

Zuzentasuna antolatze eraren ezaugarri garrantzitsu bat da. Orokorrean asanbladetan ez dago inoren ordezkaririk, bakoitzak bere ideia defendatu beharrean oinarrituta dago sistema hau. Asanblearioen iritsiz, ordezkarien aukeraketak kideen parte hartzea ezintzen du eta horizontaltasuna ezabatzen du.

Sistema hau, berez, demokraziaren aurkakotzat uler daiteke, derrigorrezko etsaiak ez diren arren. Historikoki anarkismoarekin oso lotuta egon den kontzeptua izan da eta arrazoi horregatik etorri dira, batez ere, etsaitasunak. Geroago asanblearismoa zabaltzen joan zen ezkerretako ideologia gehienetara; batez ere Euskal Herrian, erakunde anarkista handien falta dela eta.

Historian zehar, arraro dirudien arren, era honetan antolatu diren talde militarrak existitu dira. Euren buruak militartzat hartzen ez zituzten arren hainbat ezaugarri antzekoak ziren. Erakunde hauen artean batzuk:

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema honi datozkion kritika gehienak demokratek eginikoak dira. Egiten duten kritika nagusia erabakiak motelegi hartzen direla da eta kide askotako taldeetarako ezin dela erabili.

Kritika moduan Espainiako Gerra Zibileko gertaera bati erreferentzia egin ohi zaio, zeinetan bataila bat baino lehen erasoa diseinatzeko asanblada baten bildu ziren milizia anarkista bateko kideak eta adostasunera heldu ezin zirenez eztabaida jarraitu zuten. Nazionalak heldu ziren eta anarkista gehienak hil zituzten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]